ER: [itzul] caballero de la triste figura
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Ots 15, 09:41:55, CET 2005
Lasai, Gotzon, oraingoan ez nauk arituko marratxoaren kontuaz zuzenean...
izen+izenondo osaerako adjektiboez baizik. EIMAren "Ortotipografia" lanean,
"bizargorri", "begiurdin" idazkera hobesten edo gomendatzen da, oro har.
Ongi letorkiguke, gainera, idazkera hori adostea, ezta?, marratxo-auzigai
gutxixeago edukitzeko...
Hona pasartea:
"5 Euskaltzaindiak marratxoz nahiz loturik idazteko aukera emana duen
/sudurluze/ ereduko hitz-elkarte arruntak, antzemangaitzak ez direnean,
loturik idaztea hobesten eta gomendatzen da ikasmaterialetan: (neska)
sudurluze, (zezen) adarmotz, (agure) burusoil, (mutiko) musugorri, (marinel)
odolbero, (adiskide) eskuzabal, (esparru) angeluzuzen, (teilatu)
puntazorrotz..."
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: Astelehena, 2005.eko otsailak 14 12:53
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] caballero de la triste figura
> Barkatu atrebentzia. Ez dakit, egia esateko, nola itzuli zuen On Pedrok,
> baina niretzat ulergarriagoa da "Itxura tristeko Zalduna", "Planta
> tristeko Zalduna" edo horrelako zerbait, "Zaldun Figura-triste" baino.
Zelai
Barka, baina «gazte zima luze», «andre begi urdin», «mozkor bizar gorri»
edo «lapur bihotz oneko» bezain zuzen eta jator iruditzen zait, marra
gorabehera, Berrondoren «zaldun figura-trixte».
Adjektibo edo erlatibozko perpausa guztiak aurreposiziozko izenlagun
bihurtu behar hori ez da, inondik ere, ez jatorrago, ez zuzenago, ez
ulergarriago. Lardizabalen bi adibide hauek agian argigarriak gertatuko
zaizkizu: «ontzi zurezko, kanpotik eta barrutik betunez igortzia» eta
«hodei handi, egunaz itzal eta gauaz argi egiten zien bat».
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago