Re: [itzul] Inculturación

L. Azkune laxaro a bildua sjloyola.org
Ast, Ots 24, 10:35:43, CET 2005


Neuk ere bide horri heldu diot, izan ere hitz beraren textuingurua,
misiolari lanetan, tokian tokiko kulturan ebanjelioa txertatzeari esaten
diote INCULTURACION eta.
Eskerrik asko denoi.
Laxaro
----- Original Message -----
From: "Berasategi Zurutuza, Joxe M." <jmbera a bildua alava.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 24, 2005 7:52 AM
Subject: RE: [itzul] Inculturación


Nik, ordea, uste dut aurrizki latino horien erabilera (neurri batean
behintzat) berreskuratu egin beharko litzatekeela, maila jasoko hitzetan
behintzat, inguruko erdaretatik gehiegi aldendu ez gaitezen. Hortaz, nik
"inkulturazio" jarriko nuke.

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 23 de febrero de 2005 15:26
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Inculturación


MURGILTZEtik joko nuke.

Kultur(et)an murgiltzea. Kultur(et)aratzea. Kultur(et)an txertatzea.

KULTURAKETAri "enjendrotxua" deritzot. Balizko *KULTURATU aditzetik sortua
dirudi.
INKULTURAZIO, berriz, bost ogerlekoko (euro biko) berba potoloa.

Jon


-----Mensaje original-----
De: L. Azkune [mailto:laxaro a bildua sjloyola.org]
Enviado el: miércoles, 23 de febrero de 2005 13:36
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Inculturación

Ez dut behar bada galdera argi egin. Barkatu. Nik galdetu nahi nuen,
INKULTURAZIO hitza mailegu gisa hartu ala KULTURAKETA izan ote daitekeen
bidea.
Laxaro




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago