[itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-
Joseba Erkizia
jerkizia a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 4, 13:56:08, CET 2005
Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz, zerrendan horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren gainean argia egiteko gauza izango garelakoan.
Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia _ilustratzeko_ edo, euskararen BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko aipamena baina egokiagorik aurkitu ez, eta horixe erabiliko dugu.
Adibidea:
Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen (EIZIE) Senez aldizkariak.
Hor erabili den ordena--> Erakundearen Izena[atzizkia] (SIGLA) ....
baino konbinazio erabilgarriagorik izango al da?
Ziur gara hamaika buruhauste eragiten diola horrek gutariko gehiengoari, guztioi ez esatearren, horrelakoak idatzi behar ditugun bakoitzean.
Zein litzateke ordena aproposa? Zer konbentzio hautsi behar genuke bide egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al litzateke honako beste ordena hau?:
(SIGLA) Erakundearen Izena[atzizkia]
I
Iņaki:
Nire ustez, zuk proposatzen duzun hurrenkera horixe da egokiena euskararen molde sintaktikorako. Ahal dudan guztietan erabiltzen dut nik, naturalena iruditzen zaidalako, bai testu batean sigla behin bakarrik aipatu behar denerako bai gero maiz aipatu behar denerako.
Zer konbentzio hautsi behar diren? Hara, nik uste dut komeni zaigula arazo espezifikoetarako soluzio espezifikoak finkatzeko adina malgutasun izatea. Koma, parentesi, marra eta abarren erabilera ohiezkoenek guztiz asetzen ez bagaituzte, zergatik ez asmatu (usadio bat finkatzeko lagungarria bada) molde erdi-legezkoren bat? Honelako zerbait gaizki al legoke?
"Hogei urte bete ditu, EIZIE-Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen Senez aldizkariak."
Kezkatzen al du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo iruditzen?
Nagiak astindu eta urteko lehen astelehenari "buelta" emango diozuelakoan, agur t'erdi.
Iņaki
BITEZ LOGOS
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050104/f7d13577/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago