[itzul] a terceros
Ander Altuna
zuzentzailea a bildua ueu.org
Ast, Ots 2, 09:20:22, CET 2006
Euskalterm-en datorren definizoa ikusita ( Edozein pertsona fisiko edo
juridiko, ondorengo hauetakoren bat ez dena: aseguru-hartzailea,
aseguratua, ezbeharraren kausatzailea (erantzukizun zibileko
estalduran), aseguru-hartzailearen edo aseguratuaren ezkontide, asaba
edo ondorengoak edo beraiekin bizi diren pertsonak, edo haien mende
dauden alokatuak, etxe-zerbitzariak edo bestelako pertsonak.) aseguruez
dihardugula badirudi "beste" edo "beste inor" erabiltzea beti ez dela
egokia, eta "hirugarrenak" direla zerrenda horretan ageri ez direnak.
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org(e)k dio:
>
>
>Nik ez dakit zein autoritatek agindu duen 'hirugarren' delako hori 'aipatu
>beharrekoa' dela, eta ez dakit 'Zuzenbidean erabiltzea'k zer esan nahi
>duen.
>Ez dut uste derrigor beltzean erabili beharrik dagoenik, eta 'beste' ere
>erabiltzen da Zuzenbidean, 'hirugarren' baino 'zuzenago' gainera, nire
>ustez.
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago