[itzul] Mahoma, Mahomet, Muhammad

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Ots 3, 09:50:34, CET 2006


Azken bolada honetan, Islamaren profeta asko aipatu da, baina nola  
esan behar da euskaraz? Espainieraz pentsatzen dutenentzat, "Mahoma",  
jakina, baina zergatik horrela esan behar da euskaraz, besterik gabe,  
mundura begiratzeke?

Iparraldean -- espainieraz pentsatzen ez duen leku bat, baina,  
teorian behintzat, Euskal Herrikoa den leku bat -- bertakoek, nik  
dakidanez, ez dute "Mahoma" esaten, etxean ez behintzat. Zergatik?  
Heziketa gaztelaniaz ez baitzuten berenganatu eta Frantziako  
telebista ikusten dutelako.

Hegoaldean, jakina, "Mahoma" esaten dute gehienek, guztiek ez  
esatearren. Zergatik? Betiko arrazoiengatik: gaztelaniaz irakurtzen,  
dastatzen, eta gozatzen dutelako. "Mahoma" Berria egunkarian edo  
euskarazko edozein aldizkarian agertzeak argi erakusten digu  
Euspañaren sindrome hori.

Hala ere, "Mahoma" ez da nazioarteko izen bat. Espainieraren kontua  
da.  Nik dakidanez, Marroko erregea ez da "Mahoma VI". Zergatik  
berezi behar ditugu "Mohammed" VI eta "Mahoma" profeta? Espainiarrek  
halaxe egiten dutelako? El Paísen halaxe egiten duelako? Espainiako  
telebistetan halaxe egiten dutelako?

Begira nola esaten den beste hizkuntzetan:

Arabieraz: Muhammad
Ingelesez: Mohammed / Muhammad
Frantsesez: Mahomet
Turkieraz: Muhammet
Txineraz: Mùhanmòdé
Italieraz: Maometto
Portuguesez: Maomé (Brasil), Maomet  edo Moamede (Portugal)
Alemanez: Mohammed
Danieraz: Muhammed
Errusieraz: Mokhamed

Beraz. zer irabazten da, bada, "Mahoma" izen espainiarra erabiltzen  
badugu? Eta Iparralde zer? "Mahoma" Lau probintziako kontua da, ez  
Zazpi Probintzietakoa. Euskal Batuaren mesederako, "Muhammad" edo  
"Mohammed" erabili behar da. Gainera, oso ezaguna da izen hori,  
munduko izenik zabalduena baita. "Mahoma" erabiltzeak diosku euskal  
kultura cultura vasca dela, gaztelaniaren orbitan dagoen kultura bat.


Mikel



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago