[itzul] Mahoma, Mahomet, Muhammad
Josu Zabaleta
jzabaleta a bildua bezeroak.euskaltel.es
Or, Ots 3, 13:41:56, CET 2006
Ez nago seguru-seguru, baina badut susmoa euskaraz "Mauma" edo "Mahuma" (= 1. Mahoma - Mohamet, Muhammad edo dena delako hori. 2. Gaiztoa. 3. Amesgaiztoa, gaueko larritasuna... --zein asoziazio bitxia katoliko karitatez bete batek egiteko, ezta?--) esaten zutenek (iparraldean zein hegoaldean) ez zutela espainiar telebista asko-askorik ikusi...
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Mikel Morris
Data: 2006(e)ko Otsailak 3(a), Ostirala, 12:45 pm
Gaia: [itzul] Mahoma, Mahomet, Muhammad
Nori: ItzuL
> Azken bolada honetan, Islamaren profeta asko aipatu da, baina
> nola
> esan behar da euskaraz? Espainieraz pentsatzen dutenentzat,
> "Mahoma",
> jakina, baina zergatik horrela esan behar da euskaraz, besterik
> gabe,
> mundura begiratzeke?
>
> Iparraldean -- espainieraz pentsatzen ez duen leku bat, baina,
> teorian behintzat, Euskal Herrikoa den leku bat -- bertakoek,
> nik
> dakidanez, ez dute "Mahoma" esaten, etxean ez behintzat.
> Zergatik?
> Heziketa gaztelaniaz ez baitzuten berenganatu eta Frantziako
> telebista ikusten dutelako.
>
> Hegoaldean, jakina, "Mahoma" esaten dute gehienek, guztiek ez
> esatearren. Zergatik? Betiko arrazoiengatik: gaztelaniaz
> irakurtzen,
> dastatzen, eta gozatzen dutelako. "Mahoma" Berria egunkarian edo
>
> euskarazko edozein aldizkarian agertzeak argi erakusten digu
> Euspañaren sindrome hori.
>
> Hala ere, "Mahoma" ez da nazioarteko izen bat. Espainieraren
> kontua
> da. Nik dakidanez, Marroko erregea ez da "Mahoma VI". Zergatik
> berezi behar ditugu "Mohammed" VI eta "Mahoma" profeta?
> Espainiarrek
> halaxe egiten dutelako? El Paísen halaxe egiten duelako?
> Espainiako
> telebistetan halaxe egiten dutelako?
>
> Begira nola esaten den beste hizkuntzetan:
>
> Arabieraz: Muhammad
> Ingelesez: Mohammed / Muhammad
> Frantsesez: Mahomet
> Turkieraz: Muhammet
> Txineraz: Mùhanmòdé
> Italieraz: Maometto
> Portuguesez: Maomé (Brasil), Maomet edo Moamede (Portugal)
> Alemanez: Mohammed
> Danieraz: Muhammed
> Errusieraz: Mokhamed
>
> Beraz. zer irabazten da, bada, "Mahoma" izen espainiarra
> erabiltzen
> badugu? Eta Iparralde zer? "Mahoma" Lau probintziako kontua da,
> ez
> Zazpi Probintzietakoa. Euskal Batuaren mesederako, "Muhammad"
> edo
> "Mohammed" erabili behar da. Gainera, oso ezaguna da izen hori,
> munduko izenik zabalduena baita. "Mahoma" erabiltzeak diosku
> euskal
> kultura cultura vasca dela, gaztelaniaren orbitan dagoen kultura bat.
>
>
> Mikel
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago