[itzul] basati
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Al, Ots 6, 10:14:15, CET 2006
Nik ez dut uste gehigarri hutsa denik. Bi produktu desberdin dira haztegikoa eta bestea, desberdin dute zaporea, prezioa, elikadura...
Euskaraz ohikoa da izenondoa iritsi berria denari eranstea, eta horrela, bati "urraburu", eta besteari "haztegiko urraburu" ematea. Baina zer gertatzen da haztegikoa zeharo nagusitzen denean? Urraburuaren, erreboiloaren eta amuarrainaren kasuan nabarmen dira nagusi haztegikoak. Horrelakoetan nola bereizi?
Euskaltermek ere, Mihiluze saioko "otarrainxka basati" hori ematen du "langostino salvaje"-rako. Nik jakin nahi nukeena da "basati"-ren erabilera hori egoki ikusten duzuen ala ez.
Aitzol
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Garikoitz Etxebarria
Enviado el: viernes 3 de febrero de 2006 14:55
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]mantsoak non harrapatutakoak dira?
Nik ere ikusi nuen parte hori . Nire ustez, berezko ingurunean
hartutako otarrainxkaei deitzeko gehigarria hutsa baino ez da..
Erakargarriago egiteko?.
Edo basatiak dira gozoago izateko euren ingurunea suntsitu eta
inguruko gainontzekoez elikatzen direlako?
Beste nonbaiten harrapatutakoak mantsoak izango dira orduan.
Hala ere, gurago freskoak, plantxan jarritakoak badira hobeto.
Ordua da .
Garikoitz
Mendiola Agirre escribió:
> Atzo ETB1en lehiaketa programa berri bat aurkeztu ziguten: Mihiluze. Programako atal batean, hor barna dabiltzan itzulpen exkaxak erakutsi zizkiguten. Batzuk sekulakoak ziren, sinesten ere zail horiek benetan kalean aurkitu dituztenik: txirlak itsas andreari (almejas a la marinera), lekatxoa (vainilla),...
> Horietako bat hala ere harrigarria egin zitzaidan, nik ez nuke eta hori txartzat joko: otarrainxka basatiak (langostinos salvajes).
>
> Otarrainxka, amuarrain, erreboilo, urraburu, besigu, mihi-arrain,... emateko, euskaraz bestelako aukerak ere baditugu: berez hazia, errekakoa (hala denean), itsasokoa,... Nik zer dakit, baita gobernatu gabea ere!
>
> Baina "basati, salvaje, sauvage, wild" oro har basa bizitzarako erabiltzen badira, halako astakeria iruditzen zaizue otarrainxkena?
>
>
> Aitzol
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago