[itzul] Mahoma eta Iparraldeko euskaldunak

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Lar, Ots 4, 19:43:19, CET 2006


Beti bezala, Yarza jaunak ez du ezer azaldu, soilik bere iritzia  
eman. Harentzat, antza denez, ez dago Iparralde izeneko lekurik.  
Euskal Herria, azken batean, Espainiako leku bat da eta izan da, eta  
kitto.
On 06-ots-04, at 18:27, txema wrote:

> E
> bat, nik ez dut ezer frogatu behar, inork ezer frogatzekotan zuk  
> frogatu
> beharko zenuke, euskal formetako bat eta gaztelaniazkoa bera izatea  
> erabat
> zirkunstantziala izan baitaiteke,

** Ez da zirkunstantziala, Espainiako hezkuntza-sistemak zerikusi  
handia dauka. Joan zaitez Maulera eta galdetu euskaraz nor den  
Islamaren profeta. Ez du inork esango "Mahoma". Maulekoek, normalean,  
ez dute "El País" edo "El Diario Vasco" irakurtzen. Barkatu.

> aipatu dizkidudan zenbait faktore
> eztabaidaezinengatik. Ez diot hala denik, baina hala ez bada, zuk  
> frogatu
> beharko zenuke, hain seguru bazaude, eta horretarako azken  
> emaitzaren teoria
> ez da baliagarria argudio gisa. Nondik dator ALKATE hitz mailegatua,
> arabierazko ALQADI hitzetik edo gaztelaniazko ALCALDE formatik?
> Zergatik?Zure gainerako aipuek (galaiko-portugesa??, Kataluinaren
> independentzia/katalana, gabatxoak???...eta abar), Morris jauna, ez  
> dute
> bestelako komentariorik merezi, oso argi azaldu duzu eta jendeak juzga
> dezala;

** Horrek ez du ezer frogatzen. Azoka hitza ere aipa zenezakeen. Eta  
Azukre. Eta alkandora. Ez dituzu nire aipuak erantzun. Maileguzko  
hitzak dira gauza bat eta izen propioa beste bat. Oraindik ere ez  
duzu azaltzen zergatik "Mahoma" forma espainiarrak balio duen Euskal  
Herri OSOrako, ez soilik Espainian (oraingoz behintzat) dagoen zatirako.

> bi, parrafo honek, ordea, (** Bai, errealitate horren izena España
> da.....eta abar eta abar), badu mamirik.
> Oso oker zabiltza, Morris jauna. Errealitate horri (bi zibilizazioaren
> arteko elkargunea eta kontaktua) dagokion lurralde-eremua Baskonia  
> zen VIII.
> mendean, orduan ez zegoen Espainiarik, ezta Zuberorik, Bizkairik,  
> Arabarik,
> Iparralderik eta Hegoalderik ere, euskal jendearen eremua besterik ez.

** Mesedez, ez duzu esandakoa erantzun. Iparraldeko euskaldunek  
Mahoma esaten al zuten? Esaten al dute? Inoiz esan al dute? Zergatik  
ez? Nola dakizu "Mahoma" esaten zutela? Zergatik ez Mohamet edo  
Moame, edo Mauma, edo auskalo? Benetan uste al duzu "Mahoma" esaten  
zela Euskal Herrian zehar?


> Eta,
> gutxi gorabehera, 400 urte geroago Nafarroako eta Gaztelako erresumek
> Londresen hitzartu zuen arbitraje-laudoan Nafarroari zegokion  
> lurraldea
> izaten jarraitzen zuen euskal jendearen eremu horrek (1177  
> "Division of
> Kingdoms of Navarre and Spain", interesatzen bazaizu).

1177an, ez zegoen Espainia (Spain) izeneko erresumarik, nik dakidanez  
behintzat.

> Bestalde,
> ageri-agerian uzten dituzu paragrafo horretan zure filia eta fobia,
> aurreiritzi eta dogma guztiak, eta oso errespetagarriak diren  
> arren, ez dira
> bidaide onak edozein azterketa orekatu, lasai eta irizpide  
> akademikoetan
> oinarriturikoa aurrera eramateko, ezein arlotan ere ez.

** Baina ez duzu ezer azaltzen, soilik erasotzen. Ez duzu azterketa  
orekatu, lasai, edo irizpide akademikoan oinarritutako irizpiderik  
eman.  Erantzun itzazu ondo galdera hauek:

1. "Mahoma" euskal forma al da ala espainiarrek egokitutako forma  
bat? Eman itzazu frogak "Mahoma" ere euskalduna dela eta ez  
espainieratik heldutako mailegu bat.
2. Iparraldea (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) Euskal Herria al  
da? Baiezkoan, erantzun ondoko galdera.
3. Zergatik Iparraldeko euskaldunek "Mahoma" espainiarra onartu behar  
dute, derrigorrez, behin ere esan ez badute eta munduan zehar  
Muhammad/Mohammed gehienik erabiltzen den forma baldin bada. Orain  
arte ez duzu hori erantzun. Agian ezin duzu. Pena da.
4. Zer irabazten dugu "Mahoma" bezalako espainolkeria erabiltzean?  
Merezi al du Hegoaldea eta Iparraldea are gehiago bereiztea, Made-in- 
Spain den Mahoma formagatik?
5. Zergatik esan behar dugu "Mahoma" baina ez Mahoma VI. ?  
Espainierrek egiten ez dutelako ote da?

Salaam 'aleikum

Mikha'il







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago