[itzul] Mihi luzeak arriskua ere luze

Joseba_Urzelai a bildua donostia.org Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
As, Ots 7, 09:59:38, CET 2006





Itziarrek dio:
"......, nekez onartuko genituzke-eta horrelakoak beste hizkuntza
batean.... "

          - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Nire galdera:

Zein hizkuntzatakoek onartzen dituzte guztiz bestelako hizkuntza batean
soilik aurkeztutako testuak (ez nuke itzulpenetan soilik geratu nahi)?
          - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Esan beharrik ez daukat ez nagoela zuzentasun falta saritzearen alde, baina
bai gauzak non, nori eta nola esan asko zaintzearen eta zuzentasuna
bultzatzeko bideak kontu handiz erabakitzearen alde.
Eta bide guztietan aldrebesenetakoa izan daiteke, noski, mezu hartzaileen
ehuneko oso handi bat -handiegia, zoritxarrez- hizkuntzarekiko zalantzaz
beterikoa duen telebistako entretenimendu saio bat.
Neuri sortzen didan kezka hauxe da: euskaraz akats "lotsagarriren bat" egin
ordez, gaztelania hutsez idazten jarraituta kritika arrisku gutxiago
dagoela pentsaraztea.
                  Joseba



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago