[itzul] proba eta froga

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 8, 16:13:09, CET 2006


Elhuyar Hiztegian 'froga'-ren artikuluaren 3. adieran dagoen "Ik. proba"
bidaltze-oharrak ez du esan nahi 'froga' eta 'proba' sinonimoak direnik,
aurrekoak (1.a eta 2.a) ez diren adieretarako, 'proba' erabiltzea hobetsi
dela baizik. Informazio hori bat dator, gure ustez, Hiztegi Batuan hartu
diren erabakiekin.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jberriotxoa
Enviado el: miércoles, 08 de febrero de 2006 15:56
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] proba eta froga


Guk Euskaltzaindiak esaten duen bezala erabiltzen dugu, hau da, froga
'zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena' baino ez da,
besteak, probak dira.


--
Beste barik,

Joseba Berriotxoa

joseba a bildua erroteta.com

www.erroteta.com

946732769
656759537



el 8/2/06 15:47, z-nikolas a bildua ej-gv.es en z-nikolas a bildua ej-gv.es escribió:

>
> Kaixo:
>
> Zalantza bat dugu: 'proba' eta 'froga' adiera semantiko berdinak dituzte?
>
> Elhuyarren begiratuta badirudi froga hitza zabalagoa dela 'proba' baino,
> baina adiera batzuetan sinonimoak izan daitezkeela dirudi (ik. Proba
> jasotzen baitu)
>
> Eukaltzaindian begiratuta, ordea, badirudi gauza ezberdinak direla , izan
> ere, froga horrela agertzen da definiturik: froga 'zerbait egia dela
> finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren
> frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren lehen
> probak.
>
>
> Laguntzerik bai?
>
> Aldez aurretik, eskerrik asko. Zelai




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago