[itzul] ahal izan

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Ots 15, 10:57:31, CET 2006





Gramatikalari (non eskuratzen da titulua?) eta prestu ez naizen arren,
euskalki konturen bat edo beste ba ote da tartean, ez? Esan gura dut beheko
ahal guztiak euskal txoko guztietan ez direla berdin esaten.

Mokoroa:

=Ezin dezakenak nahi duena' egin beza ahal duena=
=Ahal dena mundu huntan, eta ez nahi dena=
=Emazteak irri' ahal duenean; nigar' nahi duenean= (Adibidea ez da nirea,
ez gurata hartua!)
Han agertu zèn saltzaile harek' <ez ahal zuen hanbat xakurrez amets>: olioa
zuken buruan.
<Nehondik ahal bada>' lehen-saria saiatuko gira sakeleratzen.
Jesus Jaunak erraten ahal zuen' <etzuela bererik>' ez-eta harri bat-ere,
bere buruaren azpian ezarteko.
Ez dugu asmatzen ahal <zer zorion duen> "Liberté, égalité, fraternité"
delakoez jabe denak...

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago