[itzul] ahal izan
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 15, 11:22:04, CET 2006
Gramatikalariak ez baina prestuak bai, denok :)
Euskalkiak, hain zuzen. Aspaldiko itzultzaile-bilera batean forma horiek
bizkaierazkoak (!?) zirela esan zuen norbaitek (bera ez zen bizkaitarra).
Harrituago geratu nintzen orduan, egia da-eta Bilbo aldean gehien entzuten
direla forma horiek, baina ez dut uste bizkaieragaitik denik. Nik esango
nuke Bilbo aldean euskaldunberri edo ikastolakumeen kopurua handia dela
proportzioan euskaldun guztien kopuruaren aldean. Eta hortik etor liteke
(etorri ahal da?) hura esan zuenaren uste okerra: Bizkaitik zetorkion
entzutea baina ez bizkaieratik, nik uste.
Baina gaur egun fenomeno hori Gasteizen eta, beharbada, Irunen ere zabaltzen
egongo da, hau da, euskalduntzen doazen erdal herrietan edo oso
erdaldunduetan. Susmoa baino ez da.
Bestalde aurkitu dituzun adibideak nik ontzat emandako kasuetan sartzen
dira:
Ahal duena, ahal dena, ahal duenean (aditz nagusi barik)
Ahal bada (baldintza, inpertsonalean)
Erraten ahal zuen, ez dugu asmatzen ahal (hasieran aipatutakoak: -ten ahal)
Zalantza geratzen zait honekin: "Han agertu zèn saltzaile harek' <ez ahal
zuen hanbat xakurrez amets>: olioa zuken buruan." Testuinguru gehiago
barik... Baldin baiezkoan "amets/amestu ahal zuen" bada (ez nago ziur),
orduan bai, nik agertutako ildoa hausten da.
Jon Agirre
-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 10:58
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ahal izan
Gramatikalari (non eskuratzen da titulua?) eta prestu ez naizen arren,
euskalki konturen bat edo beste ba ote da tartean, ez? Esan gura dut beheko
ahal guztiak euskal txoko guztietan ez direla berdin esaten.
Mokoroa:
=Ezin dezakenak nahi duena' egin beza ahal duena=
=Ahal dena mundu huntan, eta ez nahi dena=
=Emazteak irri' ahal duenean; nigar' nahi duenean= (Adibidea ez da nirea,
ez gurata hartua!)
Han agertu zèn saltzaile harek' <ez ahal zuen hanbat xakurrez amets>: olioa
zuken buruan.
<Nehondik ahal bada>' lehen-saria saiatuko gira sakeleratzen.
Jesus Jaunak erraten ahal zuen' <etzuela bererik>' ez-eta harri bat-ere,
bere buruaren azpian ezarteko.
Ez dugu asmatzen ahal <zer zorion duen> "Liberté, égalité, fraternité"
delakoez jabe denak...
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago