ER: [itzul] ahal izan

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ots 15, 13:02:34, CET 2006


Erabat ados agertu dituzun ia guztiekin. Euskarazko ahalerazko adizkiak
zailegiak omen direla-eta (!) bultzaturiko formak dira "egin ahal dut"
moldekook, baina metastasi modura zabaltzen ari dira bazterretan.

"Egiten ahal dut" ekialdekoa, berriz, tradizio handiko forma bizia da.
Horregatik edo besterengatik ("Posible duzu (egin)" da eskualdeko formarik
zabalduena, ustez, gazte nahiz zahar), Irunen ez da hain erabilera zabaldua
Bikaitiko hori.

"Ahal duzu" soila (aditz nagusirik gabea) zabalduagoa dago (eta ez dakit
gaitzestekoa den, nahiz nik neuk ez nukeen erabiliko), menderatuekiko
analogiaz eta "Ezin duzu"ren paralelismoz: "Ahal duzunean", "Ahal baduzu"...
Alternatiba txukunago eta seguruagoa, pedante samar gertatzen zaio hainbati:
"Badezakezu".

"Badaukazu/badago egitea/egiterik" moldea ere analogiaz sortua omen, eta
ezezka baino ez du tradiziorik Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen
iritziz.

"Egin ahal izango/izaten duzu" forma normala da (ez dago ahalerazko
adizkirik lehian).

Bestalde, gogorarazi behar da badirela beste esapide batzuk tarteko erosoago
eta are egokiago gerta daitezkeenak: "aukera/ahal(men)a/eskua/modua...
izan".

Xehetasun horiekin, badugu nolabaiteko adostasuna guztiok edo gehienok,
finko-finkoa ez bada iraunkor samarra bederen?

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: asteazkena, 2006.eko otsailak 15 11:22
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] ahal izan


Gramatikalariak ez baina prestuak bai, denok :)

Euskalkiak, hain zuzen. Aspaldiko itzultzaile-bilera batean forma horiek
bizkaierazkoak (!?) zirela esan zuen norbaitek (bera ez zen bizkaitarra).
Harrituago geratu nintzen orduan, egia da-eta Bilbo aldean gehien entzuten
direla forma horiek, baina ez dut uste bizkaieragaitik denik. Nik esango
nuke Bilbo aldean euskaldunberri edo ikastolakumeen kopurua handia dela
proportzioan euskaldun guztien kopuruaren aldean. Eta hortik etor liteke
(etorri ahal da?) hura esan zuenaren uste okerra: Bizkaitik zetorkion
entzutea baina ez bizkaieratik, nik uste.

Baina gaur egun fenomeno hori Gasteizen eta, beharbada, Irunen ere zabaltzen
egongo da, hau da, euskalduntzen doazen erdal herrietan edo oso
erdaldunduetan. Susmoa baino ez da.

Bestalde aurkitu dituzun adibideak nik ontzat emandako kasuetan sartzen
dira:
Ahal duena, ahal dena, ahal duenean (aditz nagusi barik)
Ahal bada (baldintza, inpertsonalean)
Erraten ahal zuen, ez dugu asmatzen ahal (hasieran aipatutakoak: -ten ahal)

Zalantza geratzen zait honekin: "Han agertu zèn saltzaile harek' <ez ahal
zuen hanbat xakurrez amets>: olioa zuken buruan." Testuinguru gehiago
barik... Baldin baiezkoan "amets/amestu ahal zuen" bada (ez nago ziur),
orduan bai, nik agertutako ildoa hausten da.

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 10:58
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ahal izan





Gramatikalari (non eskuratzen da titulua?) eta prestu ez naizen arren,
euskalki konturen bat edo beste ba ote da tartean, ez? Esan gura dut beheko
ahal guztiak euskal txoko guztietan ez direla berdin esaten.

Mokoroa:

=Ezin dezakenak nahi duena' egin beza ahal duena=
=Ahal dena mundu huntan, eta ez nahi dena=
=Emazteak irri' ahal duenean; nigar' nahi duenean= (Adibidea ez da nirea,
ez gurata hartua!)
Han agertu zèn saltzaile harek' <ez ahal zuen hanbat xakurrez amets>: olioa
zuken buruan.
<Nehondik ahal bada>' lehen-saria saiatuko gira sakeleratzen.
Jesus Jaunak erraten ahal zuen' <etzuela bererik>' ez-eta harri bat-ere,
bere buruaren azpian ezarteko.
Ez dugu asmatzen ahal <zer zorion duen> "Liberté, égalité, fraternité"
delakoez jabe denak...

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago