[itzul] ahal izan
hekoepa a bildua gipuzkoa.net
hekoepa a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 15, 11:50:43, CET 2006
Gasteizen guztiz hedatua dago ikastoletako umeengan "ahal da" forma. Are gehiago, nire semeak etxean "leiket" esaten du eta lagunartean, berriz, erregistroa guztiz aldatu eta "ahal dut" moduko formak erabiltzen ditu, lasai-lasai, hitzetik hortzera. Eta Donostian ere, ikastoletako umeek forma hori bereganatu dutela ikus dezaket. Niretzat guztiz arrotza da.
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 11:22
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: RE: [itzul] ahal izan
>
> Gramatikalariak ez baina prestuak bai, denok :)
>
> Euskalkiak, hain zuzen. Aspaldiko itzultzaile-bilera batean forma horiek
> bizkaierazkoak (!?) zirela esan zuen norbaitek (bera ez zen bizkaitarra).
> Harrituago geratu nintzen orduan, egia da-eta Bilbo aldean gehien entzuten
> direla forma horiek, baina ez dut uste bizkaieragaitik denik. Nik esango
> nuke Bilbo aldean euskaldunberri edo ikastolakumeen kopurua handia dela
> proportzioan euskaldun guztien kopuruaren aldean. Eta hortik etor liteke
> (etorri ahal da?) hura esan zuenaren uste okerra: Bizkaitik zetorkion
> entzutea baina ez bizkaieratik, nik uste.
>
> Baina gaur egun fenomeno hori Gasteizen eta, beharbada, Irunen ere zabaltzen
> egongo da, hau da, euskalduntzen doazen erdal herrietan edo oso
> erdaldunduetan. Susmoa baino ez da.
>
> Bestalde aurkitu dituzun adibideak nik ontzat emandako kasuetan sartzen
> dira:
> Ahal duena, ahal dena, ahal duenean (aditz nagusi barik)
> Ahal bada (baldintza, inpertsonalean)
> Erraten ahal zuen, ez dugu asmatzen ahal (hasieran aipatutakoak: -ten ahal)
>
> Zalantza geratzen zait honekin: "Han agertu zèn saltzaile harek' <ez ahal
> zuen hanbat xakurrez amets>: olioa zuken buruan." Testuinguru gehiago
> barik... Baldin baiezkoan "amets/amestu ahal zuen" bada (ez nago ziur),
> orduan bai, nik agertutako ildoa hausten da.
>
> Jon Agirre
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
> Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 10:58
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] ahal izan
>
>
>
>
>
> Gramatikalari (non eskuratzen da titulua?) eta prestu ez naizen arren,
> euskalki konturen bat edo beste ba ote da tartean, ez? Esan gura dut beheko
> ahal guztiak euskal txoko guztietan ez direla berdin esaten.
>
> Mokoroa:
>
> =Ezin dezakenak nahi duena' egin beza ahal duena=
> =Ahal dena mundu huntan, eta ez nahi dena=
> =Emazteak irri' ahal duenean; nigar' nahi duenean= (Adibidea ez da nirea,
> ez gurata hartua!)
> Han agertu zèn saltzaile harek' <ez ahal zuen hanbat xakurrez amets>: olioa
> zuken buruan.
> <Nehondik ahal bada>' lehen-saria saiatuko gira sakeleratzen.
> Jesus Jaunak erraten ahal zuen' <etzuela bererik>' ez-eta harri bat-ere,
> bere buruaren azpian ezarteko.
> Ez dugu asmatzen ahal <zer zorion duen> "Liberté, égalité, fraternité"
> delakoez jabe denak...
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago