[itzul] ahal izan
Iñigo Errasti Aranbarri
errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Ast, Ots 16, 11:58:59, CET 2006
Jon, esaldi menderatu eta nagusien kontua baino, nago gehiago dela aspektua adierazteko beharretik sortutako bidea. EGLUren orri horietan azaltzen den legez, aditz sintetikoek ez dute aspekturik adierazten eta ahalera+aspektua adierazi nahi duenean hiztunak aditz lokuziora jo behar du:
jakin ahal izango dut/jakin ahalko dut (ez bakarrik aspektu puntukaria adierazteko zuk emandako "arauean" bezala)
Behar horretatik sortu dira aditz lokuzio horiek, nire ustez, eta beharrezko ez ziren kasuetara ere (alegia, indikatiboko esaldietara, nagusi zein mendeko) hedatu ditu hiztunak. Izan ere, EGLUko orrialde horietan ageri diren hainbat adibidetako aditzak ez dira menderatuak, nagusiak baino (zuk aipatutako adibidearen ondorengo biak,esaterako).
Ez dakit guztiz zuzena izango den nire ustea, ea zer deritzozun. Dena den, egia da sistemaren eraldatzea dela erabilera hori, eta forma sintetikoak erabiltzea dela zuzenago, zalantzarik ez. Baina, nik halakoetan sentitzen dut gaztelaniaz "si podría tener esa oportunidad..." eta antzekoak entzuten ditudanean besteko larritasuna: hau da, gu orain jabetzen gara akatsaz eta min ematen digu, baia min bera hartuko zuen Erdi Aroaren hasieran latina txukun erabili eta ingurukoei hizkuntza hura zabartzen entzuten zienak ere; eta begira zer eman duen. Alegia, hizkuntz-eredu "egokiaren" masari eredu "okerrekoa" gailentzen zaionean, ezer gutxi geratuko zaigula egiteko. Bitartean, tinko gurean.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago