[itzul] "emergente"

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 16, 13:47:17, CET 2006


Polita da Pakorena. Laburrago ematekotan "Urgain" ("Hamabost egun
Urgain'en"), politagoa, edo "Urgainkoi", esanahiari eutsi behar bazaio.

Honek gogoratu dit Artxandako Funikularrean behin karteltxo hau agertu zela:
Ukitzaile honek atea irekitzen du. Urgaindura kasuetan erabili.

Nork dio Bilbo ez dagoela tsunamietarako prestatuta?

Gero, zorionez ukitzailea botoi bihurtu zen eta urgaindura larrialdi.

Jon


-----Mensaje original-----
De: Pako Sudupe [mailto:psudupe a bildua pasaia.net] 
Enviado el: jueves, 16 de febrero de 2006 13:17
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "emergente"

"Urgainerakoi". Ez dakit balioko dizun. Azkoiti aldean adin batetik 
aurrerakoek behintzat pertsona bat "etxerakoia" dela diote "dena 
etxerako", hark dena etxera eramateko joera duenean, hots, norbere etxea 
ondo jartzeko, ondo "gobernatzeko" lehia bizia duenean.
Itsasontziak beti urgainera egitea, inoiz ez hondoratzea edo adierazi 
nahi badu delako horrek, kortxoaren propietateak lituzkeen itsasontzia 
amets, beharbada, balio dezake. Zer derizkiozu?

Euskara Zerbitzua escribió:

>Zuen laguntza behar dut:
>
>Gizon batek "emergente" izena jarri nahi dio bere itsasontziari, baina
>euskaraz, jakina. Nola jarriko zenukete?
>
>Aldez aurretik, mila esker denei.
>
>-----Mensaje original-----
>De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
>nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
>Enviado el: Osteguna, 2006.eko otsailak 16 10:41
>Para: itzul a bildua postaria.com
>Asunto: RE: [itzul] ahal izan
>
>
>Erreferentzia bat aurkitu dut Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuan (256.
>or.). Hara:
>
>"'Etorri ahal da', 'erosi ahal dau' erako aditz puntukariak nekez erabilten
>ditue hiztunek perpaus nagusian. Bai, ostera, menderakuntzan: 'etorri ahal
>bada', 'erosi ahal dauena', 'etorri ahal
>zanean', 'erosi ahal ebala'..."
>
>Hau bat dator nik susmatzen nituen erabilera-mugekin eta EGLU-IIn (459.
or.)
>Iñigok aurkitutako aipamenaren ondoren datorren adibidearekin (4 daude: 3
>ekialdeko '-ten ahal' formakoak eta 1 honelakoa):
>d. "Gure etsai deabruak gure enganatzeko 'ediren ahal duen' biderik eta
>arterik hoberena" (Axular, 'Gero', $ 28)
>
>Euskaltzaindiak kontua bi lerro-erditan garbitzea marka da gero:
>"...mendebalean erabilia da gaur egun (...) gaitzetsi gabe..."
>
>Kontua da bizkaieraz erabilera mugatuko egitura bat dela, esaldi
menderatuan
>beste formekin (zeinkena, bazeintekez...) lehian edo aukeran dagoena. Azter
>dezagun Euskaltzaindiak egiten duen konstatazioa (hori baita egiten duena):
>"...mendebalean..." (ez nahitaez bizkaieraz) "...erabilia da..." (oso gutxi
>eta mugatuta euskaldun osoengan, baina sua gasolinan bezala zabaltzen
>gainerakoengan) "...gaur egun..." (izan ere, esaldi nagusiko aditz gisa
>erabiltzea erabilera berri-berria dela dirudi). Askoz gutxiagogatik jaurti
>ditu Euskaltzaindiak beste egitura batzuk infernuko su-leizera. Eta
>amaitzeko, "...gaitzetsi gabe...": baina gutxietsi bai bestea hobesten
>baitu. Nik uste dut arinegi eta axaletik (barka bekit ausarkeria) pasatu
>zela atal hau idatzi zuena egitura horren gainetik, sakon aztertu barik,
eta
>zorionak ematekoa da alde horretatik behar bezala aztertu ez dena ez
>gaitzestea (baina batasunerako ere onartu barik).
>
>Beraz, nire iritziz, ahalerako aditz jokatua erabili beharrean 'ahal'ekin
>aditz-lokuzioa eginez puntukaria erabili nahi izanez gero, perpaus
>menderatuan erabiltzea da erabilera zuzena eta tradiziokoa, Euskaltzaindiak
>beste lerro-erdiren bat atera arte, behintzat. Esaldi nagusiko aditz gisa
>erabiltzea ikaragarri (esanahi guztietan) zabaltzen ari den mutaziotzat
>daukat, eta nire susmoa da euskaldun kaletar edo ukipen handikoengan eta
>horien bidez ari dela zabaltzen. Inor mindu gabe esan nahi dut azken hau,
>barkatu bestela, esan ere mezua mozorrotzerainoko leungarriak bilatzen
>saiatu naiz, baina nire esperientzia psikosoziolinguistikoa hori da eta
esan
>behar nuen. Horren azterketak ematen du doktoretza-tesia egiteko.
>
>Aurkitu dudan erreferentzia Interneten ere badago (283. or.):
>http://www.labayru.org/pdfs/Jarraibide_Liburua.pdf
>
>Jon Agirre
>
>-----Mensaje original-----
>De: Euskara Teknikaria - Mutrikuko Udala [mailto:euskara a bildua mutriku.net]
>Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 14:03
>Para: ItzuL
>Asunto: ER: [itzul] ahal izan
>
>Ekarpentxo modura (nire lehenengo agerraldia izateko, nahikoa
>beharbada)ondokoak "ahal ditxut adierazi":
>
>"- Ahal zea etorri bixar goizian?"
>"- Ahal dira gauza horrek esan?"
>"- Ez, ezin nai etorri." "Bai, ahal nai etorri."
>
>"- Nahi dezuzen gauza danak ahal dezuz esan, baiña gauzak holaxe dia"
>
>Adierazitakoak barra-barra entzun ahal dira Mutrikuko kaleetan... ikastolan
>ikasitakoei... eta gaztelera hutsezko eskoletan ikasitako edadetuei ere
bai.
>
>Egia da "etorri zeinke", "ezin zeinke esan" eta molde horretakoak ere
>erabiltzen direla (forma hauek gazteengan galtzen ari direla ere egia da),
>baina ahal-dunekin batera erabiltzen direla, natural-natural.
>
>Joseba
>
>
>
>-----Jatorrizko mezua-----
>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Iñigo Errasti
>Aranbarri
>Bidalia: miércoles, 15 de febrero de 2006 12:54
>Nora: itzul a bildua postaria.com
>Gaia: [itzul] ahal izan
>
>
>Niri etxeko euskaraz "nik hori ahal dot egin" edo "ahal dozu hori erosi?"
ez
>zaizkit arrotzak iruditzen; errazago esango ditut, agian, "nik hori egin
>neike" eta "erosi zeinke", baina ez nuke esango lehengo biak sekula erabili
>ez ditudanik; ez eta gure etxeko alfabetatugabeek ere. Agian, ona litzateke
>Bizkaiko beste leku batzuetan ere horrela esaten duten jakitea.
>
>Dena dela, EGLU IIan (455-461) ahaleraz ari dela, honako hau dio:
>
>
>"(60) a. etorri ahal naiz / b. etortzen ahal naiz
>
>Lehenbizikoa mendebaldean erabilia da gaur egun eta iduri du bigarrenak
>hedatuagoak dituela gure literatur tradizioan. Benturaz, batasunerako
>bidetik abiatuz, azken hau (-tzen+ahal) hobetsi behar genuke, bestea
>gaitzetsi gabe, jakina."
>
>Beraz, ez du okertzat jotzen. Sistemak onartzen dituen bi bide direla
esango
>nuke, eta aditz trinkoena zaharragoa eta "jatorragoa" dela ere, baina
bestea
>hor daukagu, eta asko erabiltzen dute. Egia da, bestetik, tamalgarria dela
>euskara ikasten dutenek bide bakarra ezagutzea eta bestea baztertzea (are
>gehiago horrek bigarrena desagerztea ekarriko badu). Baina, hizkuntzak
izaki
>bizidunak omen dira eta ezer gutxi egin dezakegu (ahal dugu) bide batetik
>jotzea erabakitzen badute.
>
>
>  
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago