[itzul] Circulación de vehículos extraviales
Ortzuri Olaetxea
itzultzaile a bildua pasaia.net
Ost, Ots 22, 11:02:05, CET 2006
Gure kasuan, eta nire ustetan behintzat, ez da ibilgailu batzuk bai eta
besteak ezin direla ibil esateko seinaleai, baizik eta abixu bat argi
ibiltzeko halako ibilgailuren bat topa dezakezulako-edo. Kontua da guri
esaldia horrelaxe etorri zaigula, bere horretan, eta ezin gehiago jakin
merka a bildua artez.net escribió:
> Eta "baimendutako ibilgailuak"? Zer moduz?
>
> Ugaitz.
>
> ----- Original Message ----- From: "Ortzuri Olaetxea"
> <itzultzaile a bildua pasaia.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, February 22, 2006 10:05 AM
> Subject: Re: [itzul] Circulación de vehículos extraviales
>
>
> Egun on,
>
> ez dakit kasualidadea edo zer ote den, baina atzo bertan ibili ginen gu
> ere esaldi hori bera itzultzen Pasaiako Portuko seinaleak euskaraz
> jartzeko.
> Ulertu ere zuek ulertu duzuen horixe ulertu genuen, baina kontuan
> hartuta hor normalean fenwishak, dumperrak eta halakoak ibiliko direla
> (normalean behintzat eskabadorak eta halakoak ez), karga-ibilgailuak
> jartzea proposatu genuen. Jakina, esparrua hainbeste zehaztea arriskua
> izan daitekeenez, zer moduz "laneko ibilgailuak" edo halakoren bat?
>
> Erabakitzen dena guretzat ere lagungarri
>
> Kulturgintza escribió:
>
>> Egun on!
>>
>> Errepide normaletatik ibili ezin diren ibilgailuak dira,
>> (excavadorak, fenwhisak, eta antzekoak). Guri Bidez kanpoko
>> ibilgailuak okurritu zaigu, baina egia esan ez daukagu batere argi,
>> beraz, proposmenak-eta gustura hartuko ditugu.
>>
>> mila esker
>>
>>
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago