[itzul] ER: Baja eman nahi dut
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Eka 8, 14:29:33, CEST 2006
Bistan da errespetuaren kontzeptua oso aldakorra dela orduan,
minberatasunarena bezala, eta are gehiago testu idatzi baten aurrean, idatzi
duenak eman nahi izan dion doinua eta irakurleak irakurri duena gaua eta
eguna bezala izan baitaitezke. Eta badakizu, betiere parametro horietan eta
bi gai horiei gagozkiela (errespetua eta minberatasuna, alegia), "niri uste
apalez" , "nire iritzi xumez" eta horrelako egiturek ere idatzi duenaretzat
(eta gehienez ere hori irakurrita harekin bat datozenentzat) bakarrik balio
dute. Azala mamia bada, forma ere eduki izan daiteke; eta, bestela, galde
iezaiozu mindutakoari (egiazko arrazorik gabe edo arrazoiekin, hori berak ez
baitauka jakiterik, ez behintzat testu idatzi bat irakurtzearkin batera).
Batentzat balio duenak ez zertan beste batentzat.
----- Original Message -----
From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 08, 2006 2:18 PM
Subject: Re: [itzul] ER: Baja eman nahi dut
> Kaixo:
>
> Nik ere nire ekarpentxoa egin nahi nuke. Igorren defentsan, hain zuzen
ere.
> Zergatik? Bada, zerrendakide guztiok eskubide osoa daukagulako akats
> iruditzen zaizkigunak kritikatzeko, guk hala baderitzogu, arrazoia izan
> nahiz ez izan. Muga bakarra elkarrekiko errespetua da. Halaxe jokatu ohi
da
> interneteko gainerako zerrenda eta foroetan. Erabat zilegi iruditzen zait
> ironia edo beste edozein baliabide erabiltzea, betiere muga hori
> errespetatuz. Bestela, adierazpen askatasuna murrizten ari gara.
>
> Eta mesedez, norbaitek gairen bat aipatu nahi badu, ez dadila has esaten,
> inork eskatu ez dion desenkusa moduan-edo, "...ez dut eztabaidarik
sortzeko
> asmoz idazten, baina..." eta tankera horretakorik. Eztabaida bat sortzea,
> non eta, besteak beste, horretarakoxe antolatu den posta elektronikoko
> zerrenda batean, ez da inolako lotsagarrikeria.
>
> Xabier
>
> ----- Original Message -----
> From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, June 08, 2006 1:57 PM
> Subject: [itzul] ER: Baja eman nahi dut
>
>
> > Bada, zurea ere ez da (meta)zuzenketa makala, gero, paternalismo,
moralina
> > eta guzti!
> >
> > Badakit hobeto gelditzen dela zurea, baina, hizpidera ekarri duzunez,
niri
> > eskandalagarria iruditzen zait zenbaitetan hemen agertzen den euskara
> maila
> > eskasa, kontuan harturik itzultzaileen arteko foroa dela. Eta, hizkuntza
> > kontuan, zuk garbi bereizten bide dituzun arren, azala da mamia. Zer
> pentsa,
> > esate baterako, esapide baten finezia doitzen ari denak akats arrunt
> > gordinak egiten baditu? Okerrago, gainera, okerrok zuzendu nahi ez
baditu.
> >
> > Besterik da denok azkar-beharrez egiten ditugun askotariko hutsak (zuk
> ere,
> > barka, baina oker eman duzu nire deitura), baina hor aipatu dena ez da
> > halakoa, eta ez dut uste inor mintzeko asmorik zegoenik hori
seinalatzean.
> >
> > Eta, edozein modutan, ez dut uste inori dagokionik okerra aipatu
zaionaren
> > ordez mindu eta "jantziak urratzea". Alegia, iruzkin bat eraso
> pertsonaltzat
> > interpretatzea eta anplifikatzea: "ze akats aurkituko bila ibiltzea".
Ondo
> > pentsatzen jarrita, hori leporatzea da salaketa pertsonalaren muga
> ukitzea,
> > nik uste. Nire aipamenaz, no comment.
> >
> > Segi dezagun, bada, lasai idazten eta lasai erantzuten, eta nahi
> duenarekin
> > gera dadila bakoitza.
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> > [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Oihana Lertxundi
> > Bidalia: osteguna, 2006.eko ekainak 8 12:46
> > Nora: odriozola a bildua euskalerria.org; ItzuL
> > Gaia: Re: [itzul] Baja eman nahi dut
> >
> >
> > Askotan geratu naiz ixilik, baina oraingoan ez dut nahi.
> > Ez zait gustatzen jendea besteen mezuetan ze akats aurkituko bila
> ibiltzea,
> > eta are eta gutxiago denen aurrean farrerarri agerraztea. Ez det uste
> > horretarako foroa denik hau; akatsak denok izaten ditugu, eta, hori
> jakinda,
> > nik uste hobe genukeela denok azalekoak alde batera utzi eta mezuari
> berari
> > eta bere edukiari erreparatu.
> > Kasu honetan zuri tokatu zaizu, Igor, baina beste kasu asko ere sumatu
> izan
> > ditut (esate baterako, lehengo astean Gartziak Gotzon Egiari aurpegiratu
> > zion nik ez dakit ze haizeak garagarrari eragiten ziola-eta).
> >
> > Batzuei "errieta" batere ez zaizuela gustatuko jakinda ere, to.
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > nombre de Igor Odriozola
> > Enviado el: jueves, 08 de junio de 2006 12:35
> > Para: ItzuL
> > Asunto: Re: [itzul] Baja eman nahi dut
> >
> >
> > Baja eman "nintzen"?
> >
> > Uau, Deņe...
> > _________________________________________________________
> > Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
> >
>
____________________________________________________________________________
> > _______________
> > Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago