[itzul] Nori/nora begiratu?
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Or, Eka 9, 13:56:53, CEST 2006
Ereduzko prosan proba eginez gero -itsasoari, itsasora, kaleari,
kalera begira- askoz adibide gehiago agertzen dira "-ra begira".
Agian, "-ri begira" gauzekin erabiltzen da nolabaiteko
pertsonifikazioa eginda, edo. "Begiratu" aditzaren erregimenari
dagokionez, bi adiera dira, ezta? bata, Nor-Nori-Nork "so egin edo
behatu" eta bestea, "Nor-Nork", zaindu edo jagon. Kontuan hartu
latinetik datorrela "vigilare" aditzetik hain zuzen ere eta "begi"
hitzarekin nahastu bide dela. Bizkaieraz "begitu" ere erabiltzen da.
Beraz, nire ustez, ezin da alderatu "-ratu"-dun beste aditzekin.
2006/6/9, Igor Odriozola <odriozola a bildua euskalerria.org>:
> Eguerdi on danoi,
>
> "Begiratu" aditzak buruhauste bat baino gehiago sortu dit azkenaldion.
> Batzuetan nori/zeri, beste batzuetan nora. Ez dakit bien arteko aldea ondo
> zein den. "Itsasoari begiratu", "Itsasora begiratu", lehenengoak konkrezioa
> adierazten du?
> Bestalde, "begiratu" ez litzateke erabili beharko "etxeratu", "kaleratu"
> eta antzekoen moduan? Hau da, "begiratu zait"? Hala "begitandu" aditzak
> betetzen du funtzio hori (nahiz eta beste adiera bat izan)?
>
> Inor erantzuteko prest balego, eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Igor Odriozola
> _________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
> ___________________________________________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>
--
Kepa Diegez
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago