[itzul] Servicio de orientación a la actividad física
    Jabier Zabaleta 
    euskara a bildua oriora.com
       
    Or, Eka  9, 14:56:25, CEST 2006
    
    
  
El 08/06/2006, a las 18:17, Aixe, S. L. escribió:
>
> «OK zerbitzua» horrek badu arriskua. Izan ere, euskaraz irakurriz  
> gero (/ok
> zerbitzua/ edo /oka zerbitzua/), ez dirudi oso atsegina. Beste aukera
> ingelesez irakurtzea litzateke (/okey zerbitzua/)... baina zati bat
> ingelesez irakurtzeari ez deritzot txukuna, ezta serioa ere.
>
> Hona hemen bat-batean bururatu zaidan beste aukera erabilerrazago bat,
> termino osotik beste letra batzuk hartuta:
>
>     - JAFO (JArduera Fisikorako Orientabide zerbitzua)
>
Arrazoi duzu, Xabier; OK zerbitzua ez da oso aukera serioa, alde onak  
ere ikusten dizkiodan arren.
Beste proposamen bat ere jaso dut, nire postara zuzenean bidali  
didatena Donostiako Euskararen Udal Patronatutik:
 >Agian, hasierako <jarduera> ordez <ariketa> jarrita, zertxobait  
esaten errazagoa den AFOZ aterako litzateke.
Ez zait gaizki iruditzen, eta, horren haritik tiraka, "AFO zerbitzua"  
ere izan litekeela iruditzen zait; erraza da esaten eta  
gaztelaniazkoa baino motzagoa (motz izatea alde izaten dute siglek).
Esango dizuet zer erabakitzen dugun azkenean. Bitartean, beste  
zerbait bururatzen bazaizue, esan lasai.
Eskerrik asko denoi.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko euskara teknikaria
943 13 44 09
euskara a bildua oriora.com
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago