[itzul] ari da, ari zaie

Iñigo Errasti Aranbarri errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Ost, Eka 14, 11:43:48, CEST 2006


Epa, Gotzon:

Hobetsi, hobetsi... ez dakit ba. Hara Hauta-Lanerako Euskal Hiztegiko adibide batzuk:


"Euskaraz dakienak ongi daki zerbaiti eragiten ari dena zerbait nahasten ari dela."

"Labeari su ematen ari zirenak."

"Baita hauei eta haiei gogor egin nahian ari direnak ere."

Edo OEHko beste batzuk:

"Munduko guziei ongi ta ontart anitz egiten hari dena."

"Gauza guziak nolerebait ari dira guri adierazten."

"Jerusalengo Kristauak alkarrekin Jaungoikoari orazio egiten geldit gabe aritu ziran."

Beraz...

Ondo ibili,

Iñigo

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 10:47
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ari da, ari zaie


Zer hobetsiko zenukete:

- halakoa ari da zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei; ala
- halakoa ari zaie zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei.

-- 
Gotzon Egia
<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W  




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago