[itzul] ari da, ari zaie
Iñigo Errasti Aranbarri
errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Ost, Eka 14, 12:02:22, CEST 2006
"Iruditzen zait "ari+izan" aditz-esapidean antzera gertatu dela, baina
oraingoan estandarrean"
Nik jarritako adibideetarik bat Beryainena da, eta bestea Mendibururena. Horiez gain, Agirre Asteasukoaren bat ere badakar OEHk (II, 436. orrialdean). Eta beste bat Villasanterena, 1962koa.
Iñigo
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Giltza-Iñigo Roque
Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 11:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ari da, ari zaie
Komunztadura batzuk beste batzuk baino nasaiagoak dira.
Lapurdiko euskaraz, kasurako, zilegi da "halakori esan dut" erabiltzea,
"diot" aditz laguntzailea erabili ordez. Halaxe irakatsi ziguten, behintzat.
Debagoienean ere, "dogu/doguz" aurkaritza ezereztu egin da, eta "dogu" baino
ez da erabiltzen (zenbait hizkeratan, behintzat).
Iruditzen zait "ari+izan" aditz-esapidean antzera gertatu dela, baina
oraingoan estandarrean. Ez dut uste semantikan alderik dagoenik, benetan.
> Nik esango nuke lehenean halakoa dela 'eskualdeko herritarrei zerbitzua
> ematen' (zertan) ari dena, eta bigarrenean, berriz, halakoa dela 'eskualdeko
> herritarrei' (nori) ari zaiena zerbitzua ematen. Ez dago hobesterik.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de Gotzon Egia
> Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 10:47
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] ari da, ari zaie
>
> Zer hobetsiko zenukete:
>
> - halakoa ari da zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei; ala
> - halakoa ari zaie zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago