[itzul] "declaración" hitza dela eta
    Agurtzane Mallona 
    amallona a bildua euskal.deusto.es
       
    Ast, Eka 15, 13:18:05, CEST 2006
    
    
  
Eguerdi on, itzulkideok:
Genomako katedrarako dokumentu bat itzultzen ari gara eta zalantza 
bat sortu zaigu "declaración" hitza dela eta. NBEren webean Giza 
Eskubideen Aldarrikapena ageri zaigu, baina Euskaltermera jotzen 
badugu eta beste "declaración" batzuk itzuli nahi baditugu, denetariko 
itzulpenak agertzen zaizkigu: deklarazio, adierazpen (Zehazki-k hala 
dakar). Zuzenbidean eta halakoetan aritzen zaretenok zer uste duzue 
egin beharko genukeela "declaración" horiekin guztiekin, 
"aldarrikapen" bihurtu denak ala "adierazpen" deitu ala...? Zuen iritzia 
jakin nahi genuke. Mila esker emango diguzuen laguntzagatik.
Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago