[itzul] "declaración" hitza dela eta

AElosegi antton.elosegi a bildua ehu.es
Ast, Eka 15, 17:21:23, CEST 2006


Nire ustez, declaración, guztiek ez badira askok, 'deklarazio' behar dute.
Bai 'aldarrikapen' eta bai 'adierazpen' erabiltzeko aukera asko dago.
Hala ere, uste dut ez dela hitzez hitzeko itzulpena egin  behar, eta Giza
Eskubideen zera horri oso ondo dagokiola Aldarrikapen.
Antton Elosegi

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Agurtzane Mallona
Bidaltze-data: jueves, 15 de junio de 2006 13:18
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] "declaración" hitza dela eta

Eguerdi on, itzulkideok:
Genomako katedrarako dokumentu bat itzultzen ari gara eta zalantza bat sortu
zaigu "declaración" hitza dela eta. NBEren webean Giza Eskubideen
Aldarrikapena ageri zaigu, baina Euskaltermera jotzen badugu eta beste
"declaración" batzuk itzuli nahi baditugu, denetariko itzulpenak agertzen
zaizkigu: deklarazio, adierazpen (Zehazki-k hala dakar). Zuzenbidean eta
halakoetan aritzen zaretenok zer uste duzue egin beharko genukeela
"declaración" horiekin guztiekin, "aldarrikapen" bihurtu denak ala
"adierazpen" deitu ala...? Zuen iritzia jakin nahi genuke. Mila esker emango
diguzuen laguntzagatik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago