[itzul] RV: Andre Maria
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
As, Eka 20, 12:31:40, CEST 2006
Mila esker, Iñigo. Ez pentsa baina, aise jakiten denik kasuan kasuko elizaren sorreran errege edo erregina batek hartu zuen parte...
Beste kontu bat: atzo mezua igorri nuen ("santu kontuak") Itzulistera. Zerrendan azaltzen ez zenez, berriz ere igorri nuen. Eta gaur ere oraindik agertu gabea zenez, mezu berri bat idatzi dut ("Andre Maria"). Barkatu gai berarekin hainbat mezu igorri izanagatik.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Giltza-Iñigo Roque
Enviado el: martes 20 de junio de 2006 10:21
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] RV: Andre Maria
Horrelakoetan, eliza bera da «erregearena», eraikitzeko agindu zuelako,
bertan sakramenturen bat hartu zuelako...
Erregearen Andre Maria eliza
Andrea Maria eliza, erregearena
Andre Maria(ren) errege-eliza
Baina, kontuz!, erreginarena ere izan daiteke eta.
> eta Lizarrako "San Pedro de la Rúa" eta gisa horretako kasuetan zein bidetatik
> joko zenukete?
Bere horretan utziko nuke, euskaraz emanda izena guztiz itxuragabetuko
litzatekeelako. Nahi izanez gero, euskarazko ordaina parentesi artean
adieraz liteke (Karrikako Done Petri).
Iritzi-miritziak.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago