[itzul] ER: traer causa de

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Eka 27, 09:31:08, CEST 2006


Kaixo Xabier:

Ulertzen dut zure kezka, izan ere, "traer causa" nire proposamena baino
zabalagoa baita, baina uste dut zuk proposatutako anbiguotasun horren
bidez zaildu egiten duzula testuaren ulermena (berez nahiko zaila dena)
eta antza bi pertsonek sinatu behar duten negozio juridiko bat izanik,
oso garrantzitsua da sinatzaileek testua ondo ulertzeko aukera izatea.

Horrenbestez, itzultzaileek aukera izango bazenute, nik Xabierren
xehetasuna sartu behar ote den galdetuko nioke enkargua egin dizuenei.
Horrelakorik ezingo bazenute egin, hor duzue beste proposamen bat:


Ea edukiak mailakatzen argitasunik lortzen dugun: Testuan zer da
garrantzitsuagoa lagatzailea baino lehenagoko jabeen aldeko
eskubide-erreserba bat dagoela, edo jakitea legez (testamenturik gabeko
oinordetzan legeak banatzen baititu ondasunak oinordekoen artean) edo
negozio juridikoz (bizien artekoa izan ala testamentu bidezkoa izan)
egin ote zen eskubidearen besterentzea)

Hausnarketa horren ondorioz bi aukera ikusten ditut (ziur gehiago egongo
direla baina niri ez zaizkit gehiago bururatzen)

"Finkak jatorriz zituen gainontzeko kargei dagokienez (erabilera
publikoko lurrazaleko zortasun bat eta oraingo lagatzailea baino
lehenagoko jabeen aldeko eskubide-erreserba bat), kontratugileak Jabetza
Erregistroan azaltzen denari lotzen zaizkio". (Aukera honetan ez gara
sartzen aurreko jabeek zergatik galdu ote zuten finkaren jabetza, ezta
gaurko lagatzaileak nola eskuratu zuen)

Finkak jatorriz zituen gainontzeko kargei dagokienez (erabilera
publikoko lurrazaleko zortasun bat eta orain lagatzaile den honi
eskubidea besterendu ziotenen aldeko eskubide erreserba bat),
kontratugileak Jabetza Erregistroan azaltzen denari lotzen zaizkio.
("Besterendu" "eman" baino zabalagoa dela uste dut, baina ziurrenik ez
dugu arazoa guztiz konponduko.)

Izan ondo. Zelai




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago