[itzul] ER: traer causa de
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Eka 27, 10:19:28, CEST 2006
Kaixo, Zelai:
Ez nago ados esan didazunarekin (sentitzen dut!).
Ez zait iruditzen nik proposatutako itzulpenak jatorrizkoaren ulermena ez
zaildu eta ez errazten duenik ere: egiten duena da jatorrizko esaldia,
konplexu samarra, halabeharrez bere konplexutasunean eman. Ulermena erraztea
oso ideia ona iruditzen zait, baina, betiere, oinarrizko baldintza betetzen
badu: esan nahi denaz bestelako zerbait ez ulertaraztea. Esanahia ez
ukitzea, alegia. Gogoan izan gaztelaniazko esaldia ere (nire ustez zuzena
den esaldia, esan nahi dut, eta ez hasiera batean eman zaiguna) ez dela
makala: "una reserva de derechos a favor de la persona de la cual trae causa
el hoy cedente".
Zure mezuaren amaieran egiten dituzun bi proposamenei dagokienez,
--nahiz eta neurri apalagoan, bigarrenari ikusten diot lehen egiten zenuen
proposamenari ikusten nion gauza bera ("eskubidea eman ziotenen aldeko" /
"eskubidea besterendu ziotenen aldeko"): hots, eskubide-eskualdaketaren
halako berariazkotasun bat, inplizitua ikusten ez dudana gaztelaniazko
"traer causa de" espresioan.
--lehenengoari dagokionez, "oraingo lagatzailea baino lehenagoko jabeen
aldeko" horretan, euskaraz egiten duzuna da, hain zuzen ere, gaztelaniazkoan
berariaz azpimarratu nahi den lotura hori ("traer causa de") propio
desagertarazi: "oraingo lagatzailea" alde batetik, eta "lehenagoko jabeak"
bestetik. Eta bi alderdi horien artean zer? Halako hutsune bat.
Horregatik guztiagatik, nireari eusten diot.
Zenbat buru, hainbat aburu!
Ondo izan zu ere,
Xabier
----- Original Message -----
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, June 27, 2006 9:31 AM
Subject: Re: [itzul] ER: traer causa de
> Kaixo Xabier:
>
> Ulertzen dut zure kezka, izan ere, "traer causa" nire proposamena baino
> zabalagoa baita, baina uste dut zuk proposatutako anbiguotasun horren
> bidez zaildu egiten duzula testuaren ulermena (berez nahiko zaila dena)
> eta antza bi pertsonek sinatu behar duten negozio juridiko bat izanik,
> oso garrantzitsua da sinatzaileek testua ondo ulertzeko aukera izatea.
>
> Horrenbestez, itzultzaileek aukera izango bazenute, nik Xabierren
> xehetasuna sartu behar ote den galdetuko nioke enkargua egin dizuenei.
> Horrelakorik ezingo bazenute egin, hor duzue beste proposamen bat:
>
>
> Ea edukiak mailakatzen argitasunik lortzen dugun: Testuan zer da
> garrantzitsuagoa lagatzailea baino lehenagoko jabeen aldeko
> eskubide-erreserba bat dagoela, edo jakitea legez (testamenturik gabeko
> oinordetzan legeak banatzen baititu ondasunak oinordekoen artean) edo
> negozio juridikoz (bizien artekoa izan ala testamentu bidezkoa izan)
> egin ote zen eskubidearen besterentzea)
>
> Hausnarketa horren ondorioz bi aukera ikusten ditut (ziur gehiago egongo
> direla baina niri ez zaizkit gehiago bururatzen)
>
> "Finkak jatorriz zituen gainontzeko kargei dagokienez (erabilera
> publikoko lurrazaleko zortasun bat eta oraingo lagatzailea baino
> lehenagoko jabeen aldeko eskubide-erreserba bat), kontratugileak Jabetza
> Erregistroan azaltzen denari lotzen zaizkio". (Aukera honetan ez gara
> sartzen aurreko jabeek zergatik galdu ote zuten finkaren jabetza, ezta
> gaurko lagatzaileak nola eskuratu zuen)
>
> Finkak jatorriz zituen gainontzeko kargei dagokienez (erabilera
> publikoko lurrazaleko zortasun bat eta orain lagatzaile den honi
> eskubidea besterendu ziotenen aldeko eskubide erreserba bat),
> kontratugileak Jabetza Erregistroan azaltzen denari lotzen zaizkio.
> ("Besterendu" "eman" baino zabalagoa dela uste dut, baina ziurrenik ez
> dugu arazoa guztiz konponduko.)
>
> Izan ondo. Zelai
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago