[itzul] ER:  beherapenak
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Ost, Eka 28, 13:31:50, CEST 2006
    
    
  
	Beste denda batzuetan merkeladiak bide diren gauza bera dira. [Juan
Garziari erantzunez]
	Dena dela, nik ez dut uste <<rebaja>> eta <<saldo>> bereiztea bide
horretatik doanik.
	<<Beherapenak>> (pluralean, niretzat) eta <<merkealdia>>
(singularrena, niretzat), sinonimoak dira, eta sasoi bat adierazten dute.
	Zer gertatzen da beherapenetan? Prezioek <<beherapena>> dutela (edo
<<murrizketa>>, edo <<deskontua>>...).
	Zer gertatzen da urteko beste sasoi batzuetan? Jabeak dena
delakoagatik denda itxi behar izaten duela, eta dendan daukan jeneroa
aukerako prezioan jartzen duela. Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
<<oportunidades>>.
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago