[itzul] beherapenak
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Eka 28, 12:11:03, CEST 2006
Uste dut Asierrek egin duen gogoetan ez dagoela aitzakiarik (beheratu ->
beherapen; beherapen -> beherapenak). Hor ez, horren aurretik izan liteke
eragozpentxoa, baina ez eragozpen gramatikala.
'merke' izenondotik datorren 'merkealdi' hitza ulertzeko, deskodetzeko, ez
dago arazorik, automatikoa dela esango nuke. Denok ulertzen dugu.
'beheratu' aditzetik datorren 'beherapen' hitza, berriz, ez da hain
automatikoki deskodetzen. Aditz batetik eratorria da, eta aditz horren
objektua zein den zalantza egin daiteke. Esan nahi dut 'prezio-beherapenak'
ulertzeko arazorik ez dagoela, automatikoa da, baina objekturik gabe,
'beherapenak', ez da hain automatikoa (automatikoa da 'rebajas'en zuzeneko
itzulpena dela ikustea). Nolanahi ere, beste testuinguru batzuetan
'beherapen' objekturik gabe ere aise ulertzen dela uste dut (adibidez:
'dendaria laguna dut eta beherapena egiten dit beti').
Argudio horren kontra esan daiteke gaztelaniaz ere 'rebajas' izena aditzetik
eratorria dela eta objektua ez dagoela agerian. Egia da. Kontua da
gaztelaniaz hitz horrek bere bidea egin duela eta finkatuta dagoela.
Euskaraz, berriz, hainbatetan gertatzen zaigun bezala, 'beherapenak' ez dago
hiztunen hiztegian irmo finkatua, ez behintzat 'merkealdiak' bezainbat.
Hitza zabalduz gero, dendetako erakusleihoetan ikustearen poderioz, finkatu
egingo litzateke. Horretan ere ez dago zalantzarik.
Baina, orain, 'sortze-fasean' gaudela, pentsa liteke ea beste aukera hoberik
dugun. Dena den, niri ez zait ezer hoberik bururatu.
Frantsesez, adibidez, 'soldes' esaten dute eta ingelesez 'sales'. Eta, ez
dut egiaztatu, baina ez dut uste gaztelaniazko "saldos/rebajas" bereizketa
egiten dutenik, ez behintzat kaleko hizketan. Frantsesez eta ingelesez nik
baino hobeto dakitenek (zerrenda honetan badira horrelakoak) esan lezakete,
dena den.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: miércoles, 28 de junio de 2006 11:13
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] beherapenak
Udako merkealdia hastear dela eta, kazetarientzako esapide batzuk
prestatzen ari gara, <<beherapenak>> tartean dela.
Juan Garziak aurreko mezuan <<beherapenak>> esamoldeari buruz jarri
duen oharra irakurrita, nik ezin dezaket argitasunik eman, baina gogoeta
apur bat egin dut.
Ez dakit <<beheratu>> aditza zalantzan jarrita dagoen "prezioa
jaitsi" adieran. Nik ontzat ematen dut, eta, ontzat edukita, hortik
aurrerako guztia hizkuntzaren berezko dinamika baino ez da. Edo horretan
nago ni.
beheratu > beherapen: aditzetik izena eratortzea --> OK
beherapen(a) > beherapenak: sasoi baten izena sortzea, sasoia
markatzen duen "gertaera" pluralean jarriz (gogoan izan <<Gabonak>> edo
<<Eguberriak>>, <<San Joanak>>, <<hauteskundeak>>, <<oporrak>>,
<<azterketak>>...) --> OK
Gustatzea edo ez gustatzea subjektiboa da, eta horren arabera egingo
du bakoitzak bere hautua.
Baina ez dago hizkuntza arrazoi objektiborik <<beherapenak>>
munstrotzat jotzeko... (Egiatan ez dago, ezta?).
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago