[itzul] ER: beherapenak
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ost, Eka 28, 13:40:02, CEST 2006
Kontsumitzailearen agendatik aterata:
"Beherapenak (rebajas, gaztelaniazko bertsioan) ez dira saldo, likidazio edo promozioekin nahastu behar. Saldoa deitzen da, produktu bat ohi baino prezio txikiagoan saltzen denean akatsen bat duelako; likidazioa, orientabide komertziala aldatu delako edo lekuz aldatzeagatik jarduera partzialki edo erabat utzi delako egiten den salmenta da; promozioa, produktu jakin batzuk ezagutzera emateko edo bultzatzeko, prezio murritzagoan saltzea da."
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: miércoles, 28 de junio de 2006 13:32
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] ER: beherapenak
Beste denda batzuetan merkeladiak bide diren gauza bera dira. [Juan
Garziari erantzunez]
Dena dela, nik ez dut uste <<rebaja>> eta <<saldo>> bereiztea bide
horretatik doanik.
<<Beherapenak>> (pluralean, niretzat) eta <<merkealdia>>
(singularrena, niretzat), sinonimoak dira, eta sasoi bat adierazten dute.
Zer gertatzen da beherapenetan? Prezioek <<beherapena>> dutela (edo
<<murrizketa>>, edo <<deskontua>>...).
Zer gertatzen da urteko beste sasoi batzuetan? Jabeak dena
delakoagatik denda itxi behar izaten duela, eta dendan daukan jeneroa
aukerako prezioan jartzen duela. Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
<<oportunidades>>.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago