[itzul] ER: beherapenak
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Ost, Eka 28, 13:48:21, CEST 2006
Nik biak erabiltzen ditut (hurrekoek ere bai, agidanez), eta ez dut uste
horretan kontraesanik dagoenik.
Hitzaren erabideari erreparaturik (izan gaitezan etimologistak,
behingoagatik), «merkaldia(k)» garaia d(ir)a, aldia. «Merkaldi-garaia»
pleonasmo hutsa begitantzen zait, egia esateko. Merkaldietan salneurriak
merkatu edo beheratu egiten dira; alegia, «beherapenak» egiten dira.
«Saldoak» besterik dira, legez ere halaxe dira eta. Saldoetan, esaterako,
salgai akastunak eskain daitezke; merkaldietan, ostera, ez, salneurria
merkatu arren, salgaiek kalitate berbera izan behar dute eta. Orduan ere
«beherapenak» egiten ote diren...
Asierrek esan duenez, «beherapenak» oso zabalduta dago; Bizkaian, behinik
behin. Eta zin degizut Londresen ere ikusita nagoela denda baten kanpoaldean
handi-handi idatzita, «soldes», «sales» eta beste hamaikatxorekin batera.
Horratx nazioartekotasuna ;-)
>
> Beste denda batzuetan merkeladiak bide diren gauza bera dira. [Juan
> Garziari erantzunez]
>
> Dena dela, nik ez dut uste <<rebaja>> eta <<saldo>> bereiztea bide
> horretatik doanik.
>
> <<Beherapenak>> (pluralean, niretzat) eta <<merkealdia>>
> (singularrena, niretzat), sinonimoak dira, eta sasoi bat adierazten dute.
>
> Zer gertatzen da beherapenetan? Prezioek <<beherapena>> dutela (edo
> <<murrizketa>>, edo <<deskontua>>...).
>
> Zer gertatzen da urteko beste sasoi batzuetan? Jabeak dena
> delakoagatik denda itxi behar izaten duela, eta dendan daukan jeneroa
> aukerako prezioan jartzen duela. Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
> dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
> <<oportunidades>>.
>
> Asier Larrinaga
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago