[itzul] ER: beherapenak
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Ost, Eka 28, 14:00:32, CEST 2006
Uppps, ez «merkaldiak», ez «merkeladiak», ez «merkelandiak»... «merkealdiak»
beharko zuen.
> Nik biak erabiltzen ditut (hurrekoek ere bai, agidanez), eta ez dut uste
> horretan kontraesanik dagoenik.
>
> Hitzaren erabideari erreparaturik (izan gaitezan etimologistak,
> behingoagatik), «merkaldia(k)» garaia d(ir)a, aldia. «Merkaldi-garaia»
> pleonasmo hutsa begitantzen zait, egia esateko. Merkaldietan salneurriak
> merkatu edo beheratu egiten dira; alegia, «beherapenak» egiten dira.
>
> «Saldoak» besterik dira, legez ere halaxe dira eta. Saldoetan, esaterako,
> salgai akastunak eskain daitezke; merkaldietan, ostera, ez, salneurria
> merkatu arren, salgaiek kalitate berbera izan behar dute eta. Orduan ere
> «beherapenak» egiten ote diren...
>
> Asierrek esan duenez, «beherapenak» oso zabalduta dago; Bizkaian, behinik
> behin. Eta zin degizut Londresen ere ikusita nagoela denda baten kanpoaldean
> handi-handi idatzita, «soldes», «sales» eta beste hamaikatxorekin batera.
> Horratx nazioartekotasuna ;-)
>
>
>>
>> Beste denda batzuetan merkeladiak bide diren gauza bera dira. [Juan
>> Garziari erantzunez]
>>
>> Dena dela, nik ez dut uste <<rebaja>> eta <<saldo>> bereiztea bide
>> horretatik doanik.
>>
>> <<Beherapenak>> (pluralean, niretzat) eta <<merkealdia>>
>> (singularrena, niretzat), sinonimoak dira, eta sasoi bat adierazten dute.
>>
>> Zer gertatzen da beherapenetan? Prezioek <<beherapena>> dutela (edo
>> <<murrizketa>>, edo <<deskontua>>...).
>>
>> Zer gertatzen da urteko beste sasoi batzuetan? Jabeak dena
>> delakoagatik denda itxi behar izaten duela, eta dendan daukan jeneroa
>> aukerako prezioan jartzen duela. Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
>> dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
>> <<oportunidades>>.
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago