[itzul] añorgarra / añorgatarra
EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon
jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
Ost, Maiatza 24, 08:53:34, CEST 2006
Añorgar, añorgatar... Bien arteko aukera egin behar izate horrek baditu paradoxa xelebreak, nolabait esatearren. Nik aurreko batean "añorgar" bota nuen Euskaltzaindiaren testu batean horixe agertzen zelako hain zuzen ere, baina ez da lehenengo aldia izango Euskaltzaindiak bat aukeratu eta herri horretako zein inguruko herrietako euskal hiztunek kontrakoa erabiltzen dutela, eta Euskaltzaindiak aukeratutakoa sarri arrotz egiten zaiela.
Horren adibide argia "ondarroar" litzateke, Euskaltzaindiak horixe hautatu baitu Ondarroako herritarra adierazteko, eta kostatuko zaio Euskaltzaindiari (herri horretan luzaro bizi izan den Andres Urrutia euskatzainburuari berari ere) Ondarroan "ondarroar" esaten duenik aurkitzea, bertan "ondarrotar/ondarrutar" esaten delako. Nahiko nuke jakin, baina, zertan oinarritu den Euskaltzaindia "ondarroar" esan behar dela erabakitzeko.
Ez dakit "añoargar" horren bidea antzekoa izango den, baina litekeena da.
Jose Ramon Egiluz, itzultzailea
Oharra: "Xuxen"ek ere txartzat ematen ditu "ondarroar" zein "ondarrotar", "ondarrutar" baino ez du onartzen eta.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 23 de mayo de 2006 17:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] añorgarra / añorgatarra
> Nik esango nuke añorgatarrak garela eta izan garela, hala diote aurreko
> belaunaldikoek ere, eta gainera Googlen bilaketa eginda, añorgarra askoz
> gutxiago agertzen da añorgatarra baino. Kontuan hartzeko, ordea, bilaketak
> topatutako kasuetan, euskaraz ari den gehienetan añorgarra proposatzen
> duela, eta espainieraz, ordea, añorgatarra.
Hitz egin dut Añorgako adiskidearekin eta, oro har, berak «añorgatar»
hobetsi dit, baina Ritxi Lizartzak nabarmendutakoak hor daude. Galdera
egin dudanean, horrexegatik egin dut hain zuzen: bat-batean
«añorgatarra» atera zait, baina Interneten galdetuta, ohartu naiz
euskarazko testuetan nagusi dela «añorgar». Alabaina, Ereduzko prosan ez
da «añorgar»-ik ageri, eta «añorgatar» bakarra...
Euskaltzaindiarenean zertxobait gehiago arakatuta, Jagoneteko erantzun
bat ageri da, 2001ekoa, «Herritarren izenen atzizkiak: "-ar, -tar, -dar,
-oztar"» izenburuaz
(http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=486).
Mikel Gorrotxategik erantzunean dio, besteak beste:
«Oso erantzun zaila du galdera horrek; izan ere, joera batzuk nagusi
izan arren, ez dago lege zehatzik (...) Zuhurrena herriz herriko
zerrenda osoa eskuratzea da, eta bertatik ikastea».
Zaharren ahotsak eta senak ezer balio baldin badu, Añorgakoak
«añorgatarrak» direla esango nuke.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago