[itzul] Norma de la tres erres

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Maiatza 31, 17:13:49, CEST 2006


Elhuyarren egindako itzulpenetan, aditzak 'murriztu, berrerabili,
berziklatu' eta izenak 'murrizketa, berrerabilera, berziklatzea' erabili
dira, hirukote gisa emanda, errearen konturik aipatu gabe. Eta Ingurumen
Hiztegi Entziklopedikoan ere ez da errearena inon aipatu.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Giltza-Iñigo Roque
Enviado el: miércoles, 31 de mayo de 2006 16:53
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Norma de la tres erres


Arratsalde on denoi:

Testu batean esapide hau agertu zaigu: «la norma de la tres erres (reciclar,
reutilizar, reciclar)». Ingelesez ere halatsu da: «the Three Rs (reduce,
reuse, recycle)».

Euskaraz, ordea, ez dago hiru errerik inon. Honela egin liteke, beharbada:
«hiru Ben araua (bakandu, birziklatu eta berrerabili)». Dena den, segurutik
finkatuta egongo da euskarazko ordaina. Itzuli behar izan al duzue inoiz?

Eskerrik asko.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago