[itzul] Norma de la tres erres

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ost, Maiatza 31, 17:23:04, CEST 2006


Internet arakatzen jarraitu dut, eta horixe da molderik arruntena
(«birziklatu», hala ere, ezta?).

Ibilian-ibilian, hiru.com webgunean bitxikeria hau aurkitu dut: «Hiru erreen
araua (murriztu, birziklatu, berrerabili)». Niri sei erre ateratzen zaizkit,
ordea. ;-)

> Elhuyarren egindako itzulpenetan, aditzak 'murriztu, berrerabili,
> berziklatu' eta izenak 'murrizketa, berrerabilera, berziklatzea' erabili
> dira, hirukote gisa emanda, errearen konturik aipatu gabe. Eta Ingurumen
> Hiztegi Entziklopedikoan ere ez da errearena inon aipatu.
> 
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-Iñigo Roque
> Enviado el: miércoles, 31 de mayo de 2006 16:53
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Norma de la tres erres
> 
> 
> Arratsalde on denoi:
> 
> Testu batean esapide hau agertu zaigu: «la norma de la tres erres (reciclar,
> reutilizar, reciclar)». Ingelesez ere halatsu da: «the Three Rs (reduce,
> reuse, recycle)».
> 
> Euskaraz, ordea, ez dago hiru errerik inon. Honela egin liteke, beharbada:
> «hiru Ben araua (bakandu, birziklatu eta berrerabili)». Dena den, segurutik
> finkatuta egongo da euskarazko ordaina. Itzuli behar izan al duzue inoiz?
> 
> Eskerrik asko.
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago