[itzul] prezio garestia

Arantzazu azpilla a bildua euskalnet.net
Al, Urt 8, 14:12:05, CET 2007


Nik neuk ere ez nuke "prezio garestia" erabiliko "altua/handia" baizik.
Aldiz, "prezioak garestitu egin dira" egokia dela iruditzen zait eta 
"etxe hori garestia da" ere bai, noski.
El lunes, 8 ener, 2007, a las 13:19 Europe/Madrid, 
odriozola a bildua euskalerria.org escribió:

>       Eguerdi on, denoi:
>  "Etxe hori garestia da" bai, baina egokia da "etxe horrek
> prezio garestia  du"? Ala "prezio altua" esan beharko
> litzateke (edo beste moduren batera)?  Begitantzen zait
> "prezio garestia" ez dela oso fin geratzen (belarrira ez dit
>  oso ondo ematen, behintzat); hala ere, onartuko nuke
> "prezioak garestitu egin  dira".
>  Zer iruditzen?
>  Eskerrik asko aldez aurretik,
>  Igor Odriozola Sustaeta
>
>
>
> Igor Odriozola
> Sustaeta
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago