[itzul] Continuista (presupuesto)
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Urt 9, 15:47:42, CET 2007
Nire ustez, "continuista" ez da, besterik gabe, "algo que da continuación", baizik eta "algo que da continuación a algo porque considera que es lo correcto, porque es partidario de la continuación en ese caso". Ñabardura hori ez dute jasotzen "jarraikari" eta "jarraikitzaile" hitz horiek, ez eta proposaturiko beste batzuek ere; hankamotz gelditzen dira. Horregatik nik "jarraipenzale" edo "jarraizale" proposatzen ditut. Eta garrantzitsua iruditzen zait ahalegina egitea esanahi hori hitz bakar baten bidez emateko, eta ez esaldiari buelta emanez edo esaldi luze bat txertatuz, itzulpenak malgutasunik gal ez dezan.
Xabier
----- Original Message -----
From: "Itzultzailea - Eibarko Udala" <itzultzaile.ei a bildua eibar.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 09, 2007 12:46 PM
Subject: [itzul] Continuista (presupuesto)
Ez dut topatzen hori esateko berba, nire ustez, egokirik. Gertuen ikusten
ditudanak "jarraikariak" eta "jarraikitzailea"k dira baina "pertsonfikazio"
larregia ez ote darien nabil. Beste aukeraren bat aztertu duzue? Eskertuko
nizueke erantzuna.
Begoña Azpiri Eguren
Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Telefonoak: 943708421/23
webgunea: www.egoibarra.com <www.egoibarra.com>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago