[itzul] Continuista (presupuesto)

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Ost, Urt 10, 08:26:55, CET 2007


Eskerrik asko. Ados, zeharo ados, ahalegintze horretan; eta konforme, erabat
konforme nik botatako hitzen inguruan zuk esandakoarekin -egia da, ez dute
ñabardura hori jasotzen-, baita horien aukeran zuk proposatutako hitzekin.  

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Xabier Aristegieta
Enviado el: martes, 09 de enero de 2007 15:48
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Continuista (presupuesto)

Nire ustez, "continuista" ez da, besterik gabe, "algo que da continuación",
baizik eta "algo que da continuación a algo porque considera que es lo
correcto, porque es partidario de la continuación en ese caso". Ñabardura
hori ez dute jasotzen "jarraikari" eta "jarraikitzaile" hitz horiek, ez eta
proposaturiko beste batzuek ere; hankamotz gelditzen dira. Horregatik nik
"jarraipenzale" edo "jarraizale" proposatzen ditut. Eta garrantzitsua
iruditzen zait ahalegina egitea esanahi hori hitz bakar baten bidez emateko,
eta ez esaldiari buelta emanez edo esaldi luze bat txertatuz, itzulpenak
malgutasunik gal ez dezan.

Xabier
----- Original Message -----
From: "Itzultzailea - Eibarko Udala" <itzultzaile.ei a bildua eibar.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 09, 2007 12:46 PM
Subject: [itzul] Continuista (presupuesto)


Ez dut topatzen hori esateko berba, nire ustez, egokirik. Gertuen ikusten
ditudanak "jarraikariak"  eta "jarraikitzailea"k dira baina "pertsonfikazio"
larregia ez ote darien nabil. Beste aukeraren bat aztertu duzue? Eskertuko
nizueke erantzuna.

Begoña Azpiri Eguren
Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Telefonoak: 943708421/23
webgunea: www.egoibarra.com <www.egoibarra.com> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago