[itzul] ONL

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Urt 11, 18:59:05, CET 2007


Esango nuke (ez nago erabat ziur, ez pentsa) "irabazi beharra" eta "irabazi
nahia" adibideen atzean 'behar izan' eta 'nahi izan' izanezko aditzak ageri
direla, baina gure hau ez dela kasu bera ("irabazi beharra" -> irabazi behar
[du/...]; "irabazi nahia" -> "irabazi nahi [du/...]). "asmo izan" ez dut
uste maila horretan dagoenik ("asmoA izan" bada, bai, baina hori berez
ateratzen da, "ideia izan" ateratzen den bezala).

Baturako debekatu den *'irabazi asmoz' kasua ere ez da, eta aditz baten
ondoren eransten den 'asmo' delakoa ere ('Ekitaldia amaitu bitartean egin
asmo den banaketaren egutegia' gisakoak) ez dut uste kasu bera denik, baina
hor izan daiteke eztabaida.

Nire ustez, bi aukera daude:

1- "irabazteko asmorik gabeko" egitea, eta hori zuzena da eta txukuna da
("irabazasmo" ere egin liteke, "idazmakina" egiten den moduan, baina ez du
ematen baliabide hori noranahi eta noiznahi zabaltzea komeni denik).

2- "irabazi" izena (ez aditza) hartu eta <izen + izen> hitz-elkartea
osatzea, "diru-asmo" bezalaxe: "irabazi-asmo".

Bestalde, Euskaltzaindiak esan du 'izen + izen' hitz-elkarteetan aukerakoa
dela marratxoaren erabilera. Nik marratxoa erabiltzen dut horrelakoetan
(eguzki-lore; energia-beharrak); baina 'eguzki lore; energia beharrak'
idazten duenak 'irabazi asmorik" idatziko du.

Alfontso



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Iratxe Lopez Basarrate
Enviado el: jueves, 11 de enero de 2007 17:58
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ONL


Zuzena da hor marratxoa erabiltzea? Ez al da "irabazi beharra" edo
"irabazi nahia" bezalako egitura?

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Alfontso Mujika
Enviado el: jueves, 11 de enero de 2007 17:44
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ONL

"irabazi-asmorik gabeko" erakunde/elkarte/... erabili izan da (milaka
adibide daude Googlen). Horren sigla (IAGE) ez da oso erabilia, baina,
Googlen bilatuta, ikusiko duzu erabili izan dela noiz edo noiz.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Edurne
Enviado el: jueves, 11 de enero de 2007 17:27
Para: itzul
Asunto: [itzul] ONL


Arratsalde on. Gaztelaniazko testu batean, ONL (Organizaciones No
Lucrativas) ageri zait behin eta berriz. Euskaraz inoiz eman duzuen eta
siglarik erabiltzeko ohiturarik ba ote dagoen jakin nahiko nuke.
Eskerrik asko.
Edurne




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago