[itzul] ziur egon

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Urt 12, 11:24:39, CET 2007


Ez dago arazorik esaldi horretan. Gauza bat da ZERTAZ ZIUR IZAN egitura
"ziur nago horretaz", eta beste bat ZERTAZ horren ordez aditz jokatuko
mendeko perpausa ematea ("ziur nago ez dela etorriko"; "ziur nago merezi
duen harrera egingo diola jendeak"). Azken kasu horietan <-la> menderagailua
erabiltzen da.

Beste hainbeste gertatzen da beste aditz batzuekin ere: "ohartu ("ohartu
gara energia zaindu beharreko baliabidea dela"), konturatu ("ikusi dudanean
konturatu naiz software eguneraketa izan dela"), gogoratu ("Gogoratu
Museotik abiatzen dela Azpeitia eta Lasao artean dagoen Lurrun-trenaren
zerbitzua").

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de odriozola a bildua euskalerria.org
Enviado el: viernes, 12 de enero de 2007 10:53
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ziur egon


      Egun on:
 Arazorik ikusten diozue esaldi honi: "Ziur zaude hori egin
nahi duzula?"?  Niri holako sentsazio arraro bat ematen dit,
ez dakit zergatik. Hobeto ez: "Ziur  zaude hori egin nahi
izateaz?"? Ala gauza bera da, eta galdu egin dut esaldiaren
zentzua, hainbeste aldiz irakurrita?
 Eskerrik asko,



Igor Odriozola
Sustaeta




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago