[itzul] gogo gutxi/txikia
Sergio Azkarate Beitia
xuxen a bildua goiena.com
Al, Urt 15, 12:18:34, CET 2007
Egun on.
Badakit muga jartzea ez dela erraza kontu horretan.
Edozelan ere, "handi/txiki", "asko/gutxi", "luze/labur" horiek direla-
eta, "Kalko okerrak" liburuan esaten da "gogo txikia daukate" eta
horrelakoek zaharkitu-kutsua dutela; baina "gogo gutxi daukate"
erabiltzen badugu, ez da gauza bera esatea "hiru gogo daukate"?
Zorrotz jokatuta.
Hau da, "gogo txikia" edo "pazientzia txikia" horien aurrean,
egokiagotzat jo beharko genituzke "gogo gutxi" eta "pazientzia gutxi"?
Sergio
GOIENA
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago