[itzul] PEDON

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Urt 16, 14:31:10, CET 2007


Lurzoruen taxonomian erabiltzen da, lurzoru-horizonteak sailkatzeko unitatea
da. Nazioarteko hitza da (en pedon, fr pedon, de Pedon, es pedon, ca pedon).
Euskaraz, "pedon" edo "pedoi" den zalantza egin liteke, beharbada; dena den,
euskal geologoek "taxon" eta "eon" egiten dutenez, kasu honetan ere "pedon"
da, nik uste, grafia egokia.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Arantzazu
Enviado el: martes, 16 de enero de 2007 14:09
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] PEDON


Arratsalde on

Lurzorua neurtzeko neurria da, dirudienez, goiko hori eta euskaraz nola
den jakin nahi nuke.

Eskerrik asko




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago