[itzul] RE: Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 17, 10:11:13, CET 2007


Ez da hemen eztabaidatzeko, baina labur-labur eta ñabardura guztiak galdu arren...

Rosellokoek badakite katalanak direna Katalunia erkidegoa gorabehera.
Ipar Irlandakoek badakite irlandarrak direna Irlanda estatua gorabehera.
Flandeskoek badakite herbeheretarrak direna Herbehereak estatua gorabehera.
Moldaviakoek badakite errumaniarrak direna Errumania estatua gorabehera.
Kosovokoek badakite albaniarrak direna Albania estatua gorabehera.
...
Europako guztiek badakite europarrak direna Europar Batasuna gorabehera.

Eta nik ez dut sinesten Nafarroakoek ez dakitenik euskal herritarrak direna Euskal Herria erkidegoa dagoelako. Iparraldekoek behintzat argi daukate badirena.

Errealitateak eta proiektuak ezin dira nahastu, eta errealitateak eta errealitateak ere ez. Errealitate politikoan Euskal Herria, País Vasco, Euskadi: autonomia-erkidego bat da. Errealitate ez politikoan Euskal Herria zabalagoa da eta Euskadi ez da ezer. Proiektu politikoan Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, Vasconia... autonomia-erkidegoa baino zabalagoa da. Pays Basque errealitatean eskualde turistiko bat da. Proiektuan, Departamendua...

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Iriarte
Enviado el: martes, 16 de enero de 2007 15:06
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA

Gernikako Estatutua gaztelaniaz irakurri eta bi izen ematen dizkio sortzen duen autonomia erkidegoari: País Vasco eta Euskadi. Euskarazko testua (BOEn argitaratu zen itzulpen zaharra eta IVAPen itzulpen berria) irakurri eta bi izen horien itzulpena ematen du: Euskal Herria eta Euskadi.

Horrenbestez, Gernikako Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak bi izen dauzka erdarazko testuan, bi izen dauzka euskarazko testuan eta hiru izen dauzka bi testuak begiratuz gero.

Euskal Herri antropologiko, linguistiko, kultural eta abarreko gainerako jendeak nongoa ote den ez du jakin harrezkero.

Estatutuaren itzultzaileak sorturiko "legezko" egoera negargarri hori alde batera utzita, nik uste dut estatutua idatzi zutenek bi izen eman nahi izan zizkiotela erkidego horri: Euskadi (euskaraz) eta País Vasco (erdaraz). Horrekin, euskaldun guztien País Vasco, Pays Basque, beraientzat hartu zuten, baina ez zuten Euskal Herria izena beraientzat hartu (harik eta itzultzailea iritsi zen arte).

Garai berezi eta nahasi haiez geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatea dago, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkari Ofiziala, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Legea dago, eta abar, nafarrontzat eta iparraldekoentzat guztiz "martzianoak" direnak. Orain ez dago horri buelta ematen ausartuko denik.

Horrenbestez, nire ikuspuntu xumetik, lehenbizi IVAPek hirugarren itzulpena egin beharko luke, eta hura Eusko Legebiltzarrak onetsi eta BOEn argitaratu (casi nada); bigarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoari erreferentzia egiten dioten "Euskal Herri" guztiak aldatu beharko lirateke.

Euskadi har daiteke Euskadi Autonomia Erkidegoa izendatzeko (nahiz eta hori ere guztion ondarea ere bazen -garai batean Nafarroan eta Iparraldean ere Gora Euskadi oihukatzen zen-), eta País Vasco ere bai (hori ere dolorez), baina utzi sikiera Euskal Herria, ala? 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago