[itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible
Ana Morales
ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Ost, Urt 17, 20:48:33, CET 2007
Elkartasuna adierazteko besterik ez bada ere, Xabier, ni zurekin nago (zuri egokitu zaizuna bezalako adibideez gain, ez ditugu ahaztu behar "kontsumo iraunkorra" bezalako forma terribleak ere...)
Ana I. Morales
Xabier Aristegieta <xabiera a bildua parlamento-navarra.es> wrote: Niri hanka-sartze bat iruditzen zait "sostenible" esateko "iraunkor" aukeratu izana.
Mezu honen izenburuan ipini dudan espresioa itzuli beharra egokitu zait oraintxe bertan, eta horra komeriak.
"Luzaroko hazkuntza ekonomiko iraunkorra" jartzea bururatu zait. Tira, oraingoan balio izango dit, agian, estutasunetik ateratzeko, baina hala ere nik pentsatzen segitzen dut ez dela egokia "iraunkor" bezain hitz arrunt bati "sostenible" hitzak ingurumen-kontuetan daukan esanahi espezifikoa erantsi izana. Izan ere, egokitu zaidan kasua bezalakoetan sortzen dituen korapiloez gain, euskaraz "iraunkor" irakurtzean testuinguruak beti erakutsiko al digu zer zentzutan ulertu behar dugun? Inoiz ez zaigu zalantzarik sortuko? Ai, ditxosozko testuingurua...
Xabier
---------------------------------
Any questions? Get answers on any topic at Yahoo! Answers. Try it now.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago