[itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Urt 18, 09:45:31, CET 2007
Eskerrik asko, Ana; pozten nau jende gehiago iritzi berekoa dela ikusteak.
Xabier
----- Original Message -----
From: "Ana Morales" <ana_isa_morales a bildua yahoo.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, January 17, 2007 8:48 PM
Subject: Re: [itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible
> Elkartasuna adierazteko besterik ez bada ere, Xabier, ni zurekin nago
(zuri egokitu zaizuna bezalako adibideez gain, ez ditugu ahaztu behar
"kontsumo iraunkorra" bezalako forma terribleak ere...)
>
> Ana I. Morales
>
> Xabier Aristegieta <xabiera a bildua parlamento-navarra.es> wrote: Niri
hanka-sartze bat iruditzen zait "sostenible" esateko "iraunkor" aukeratu
izana.
>
> Mezu honen izenburuan ipini dudan espresioa itzuli beharra egokitu zait
oraintxe bertan, eta horra komeriak.
>
> "Luzaroko hazkuntza ekonomiko iraunkorra" jartzea bururatu zait. Tira,
oraingoan balio izango dit, agian, estutasunetik ateratzeko, baina hala ere
nik pentsatzen segitzen dut ez dela egokia "iraunkor" bezain hitz arrunt
bati "sostenible" hitzak ingurumen-kontuetan daukan esanahi espezifikoa
erantsi izana. Izan ere, egokitu zaidan kasua bezalakoetan sortzen dituen
korapiloez gain, euskaraz "iraunkor" irakurtzean testuinguruak beti
erakutsiko al digu zer zentzutan ulertu behar dugun? Inoiz ez zaigu
zalantzarik sortuko? Ai, ditxosozko testuingurua...
>
> Xabier
>
>
>
> ---------------------------------
> Any questions? Get answers on any topic at Yahoo! Answers. Try it now.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago