[itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Urt 18, 10:56:06, CET 2007


Gaztelaniaz halaxe duk, bai, Aitor. Baina kontua duk ez-dakit-zenbat-ehun
milioiren artean halako desadostasunak eramangarriago direla, batez ere
ozeanoa tartean dela; euskaraz, berriz, jo dezagun (eta ez duk asmatua,
benetan gertatu zaidak jadanik) testu bat itzultzen ari haizela, aipamenez
betea. Eta, horratx, hortxe dituk, testu berean, «jasangarri»,
«eramangarri», «iraunkor» eta «sostengagarri», kontzeptu bat bera
izendatzeko.

Ez zaidak problema larria iruditzen, ezta hurrik eman ere, eta lasai biziko
nauk horregatik. Baina problema duk, nik uste.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>






----- Original Message ----- 
From: <aua a bildua ivap.es>
To: <aixe a bildua aixe.net>; <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, January 18, 2007 10:31 AM
Subject: RE: [itzul]Crecimiento económico duradero y sostenible


Ez gaituk bakarrak, Xabier. Beste batzuek ere hitz bat baino gehiago
erabiltzen dute kontzeptu horretarako. Gaztelaniaz, esaterako, _sostenible_
ezagunaz gain, _sustentable_ erabiltzen dute Ameriketan-eta (begiratu
Google-en _desarrollo sustentable_).

Askotan ez da txarra aukera bat baino gehiago izatea... Denak bide beretik
ibili behar hori ere... ez da oso jasangarria... ezta oso iraunkorra ere,
itxuraz.

Ondo ibili.

Aitor

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Aixe, S. L.
Enviado el: osteguna, 2007.eko urtarrilak 18 10:12
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]Crecimiento económico duradero y sostenible


> Niri hanka-sartze bat iruditzen zait "sostenible"
> esateko "iraunkor" aukeratu izana.

Nik ere esango nuke ez dutela asmatu horretan. Alfonso Mujikak ederki asko
azaldu zituen nik ere ikusten dizkiodan eragozpenak:

http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/26528

Datu interesgarri bat: Elhuyar aldizkariaren abenduko alean, «jasangarri»
erabili zuten, letra handi askoarekin, azalean bertan (eta barruan, jakina).

Alderik txarrena, orain nor bere aldetik gabiltzala berriz ere: jasangarri,
iraunkor, sostengagarri... eta abar, eta abar, eta abar.


> "Luzaroko hazkuntza ekonomiko iraunkorra"

Beharbada presaka idaztearen ondorioa izango zen, baina «hazkuntza»
jarritako tokian «hazkunde» beharko luke, noski.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago