[itzul] RE: Crecimiento económico duradero y sostenible

aua a bildua ivap.es aua a bildua ivap.es
Ast, Urt 18, 10:31:22, CET 2007


Ez gaituk bakarrak, Xabier. Beste batzuek ere hitz bat baino gehiago erabiltzen dute kontzeptu horretarako. Gaztelaniaz, esaterako, _sostenible_ ezagunaz gain, _sustentable_ erabiltzen dute Ameriketan-eta (begiratu Google-en _desarrollo sustentable_).

Askotan ez da txarra aukera bat baino gehiago izatea... Denak bide beretik ibili behar hori ere... ez da oso jasangarria... ezta oso iraunkorra ere, itxuraz.

Ondo ibili.

Aitor

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Aixe, S. L.
Enviado el: osteguna, 2007.eko urtarrilak 18 10:12
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]Crecimiento económico duradero y sostenible


> Niri hanka-sartze bat iruditzen zait "sostenible"
> esateko "iraunkor" aukeratu izana.

Nik ere esango nuke ez dutela asmatu horretan. Alfonso Mujikak ederki asko
azaldu zituen nik ere ikusten dizkiodan eragozpenak:

http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/26528

Datu interesgarri bat: Elhuyar aldizkariaren abenduko alean, «jasangarri»
erabili zuten, letra handi askoarekin, azalean bertan (eta barruan, jakina).

Alderik txarrena, orain nor bere aldetik gabiltzala berriz ere: jasangarri,
iraunkor, sostengagarri... eta abar, eta abar, eta abar.


> "Luzaroko hazkuntza ekonomiko iraunkorra"

Beharbada presaka idaztearen ondorioa izango zen, baina «hazkuntza»
jarritako tokian «hazkunde» beharko luke, noski.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago