[itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Urt 18, 11:31:41, CET 2007
Lehenago ere hainbat aldiz atera da gaia Itzulisten. Guk ere ez dugu
zalantzarik: Euskaltzaindiaren hobespenak arazoak sortzen ditu. Behin eta
berriro ikusten dugu egunerokoan.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 'Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa'
eguneratu eta berritu zenean, duela bi urte (orain, 'Ingurumen hiztegi
entziklopedikoa' du izena eta, ondo bidean, laster kontsultagai egongo da
Ingurumen Sailaren web gunean), arazoari heldu egin behar izan genion.
Hiztegiak Terminologia batzordearen oniritzia behar zuen, haren iragazkitik
pasatu behar zuen, eta, horretarako, berariazko batzordeño bat antolatu zen.
Batzordeño horrek, hiztegia aztertu ondoren, ebatzi gabeko lau arazo utzi
zituen. Arazo horiek ebazteko, normalizazio-txosten bana egin zen, eta
txosten horiek Terminologia batzordeari bidali zitzaizkion iaz. Txosten
horietako baten gaia, jakina, 'sustainable' adjektiboari buruzkoa zen.
Elhuyarrek egin du normalizazio-txosten hori (6 orrialdeko
normalizazio-txostena eta 23 orrialdeko gogoeta-txosten osagarria). Puntu
hauek landu genituen:
-Arazoaren jatorria identifikatzea
-Historia pixka bat egitea ( 'sustainable development' kontzeptuarena eta
terminoarena)
-'garapen jasangarri' terminoaren nondik norakoak azaltzea
-Euskaltzaindiaren erabakia ('garapen iraunkor') azaltzea
-Euskaltzaindiaren erabaki horrek sortutako arazoak erakustea ('iraunkor'
erabiltzeko aipatu izan diren eragozpenak; 'iraunkor'en polisemiarekin
lotutakoak; 'sustainable'ren eratorriak: 'non-sustainable, sustainability,
non-sustainability'; 'iraunkor' eta 'iraunkortasun' terminoek
ingurumen-zientzietan dituzten beste adierak)
-Arazorik ez dagoela diotenen argudioak azaltzea
-Arazoak konpondu nahian proposatu diren irtenbideak ('iraunkor,
etengabe(ko), finko, iraungarri') eta irtenbide horien arazoak erakustea
-Ondorioak
-Datuen eranskina
Terminologia batzordeak ez du oraindik gaia aztertu (Terminologia batzordea
ez dabil, aspalditik). Bitartean, Elhuyarren, gure izenean argitaratzen
ditugun testuetan, 'jasangarri' erabiltzen ari gara, hau da, beti erabili
duguna, nahiz eta jakin, beharbada, erabakia berrikusi egin beharko dugula.
Bitartean, nahiago dugu gure aldizkariaren irakurleei nahasbiderik ez
eskaini (Anak Moralesek aipatu duen 'kontsumo iraunkor' horren gisakoak,
adibidez). Euskaltzaindiak 2004an 'garapen iraunkor' terminoa hobetsi zuen,
bai, eta, beraz, besterik erabakitzen ez duen bitartean, hobespena da, ez da
araua. Eta 'garapen jasangarri' ez dago debekatuta. Gainera, jakinda
Terminologia batzordeak gaia aztertu behar duela, nahiago izan dugu
aldaketarik ez egitea eta itxarotea.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Aixe, S. L.
Enviado el: jueves, 18 de enero de 2007 10:12
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]Crecimiento económico duradero y sostenible
> Niri hanka-sartze bat iruditzen zait "sostenible"
> esateko "iraunkor" aukeratu izana.
Nik ere esango nuke ez dutela asmatu horretan. Alfonso Mujikak ederki asko
azaldu zituen nik ere ikusten dizkiodan eragozpenak:
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/26528
Datu interesgarri bat: Elhuyar aldizkariaren abenduko alean, «jasangarri»
erabili zuten, letra handi askoarekin, azalean bertan (eta barruan, jakina).
Alderik txarrena, orain nor bere aldetik gabiltzala berriz ere: jasangarri,
iraunkor, sostengagarri... eta abar, eta abar, eta abar.
> "Luzaroko hazkuntza ekonomiko iraunkorra"
Beharbada presaka idaztearen ondorioa izango zen, baina «hazkuntza»
jarritako tokian «hazkunde» beharko luke, noski.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago