[itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Urt 19, 12:23:14, CET 2007
Tira, argudio horrek ("Egiunez edo konbentzioz ikasi eta kito, ez dago
besterik, eta ajeak denek dauzkate") ez dirudi asko motibatzen duenik
itzulpen ulergarriena eta egokiena aurkitzen ahalegintzeko, ezta?
Niri, esan bezala, "iraunkor" ez zait iruditzen "jasangarri", "eramangarri"
edo besteren bat bezain egokia (arrazoiak azalduak ditut aurreko mezuan).
Gaztelaniaz, "desarrollo sostenible", "crecimiento sostenible", "consumo
sostenible", "cultivo sostenible" eta abarrek ez dute beste ezerekin
nahasteko arrisku praktiko handirik sortzen.
Euskaraz, "garapen iraunkor", "hazkunde iraunkor", "kontsumo iraunkor",
"labore iraunkor" eta abarrek, beste esanahi oso zehatz batekin
("continuado, sostenido") nahastuak izateko arrisku izugarria sortzen dute.
Arrisku askoz handiagoa bai, behintzat, "garapen/hazkunde... jasangarri"k,
adibidez, baino. Izan ere, eta adibide gisa, "garapen iraunkor" horren
kasuan, argi dago zein diren lehian dauden bi esanahiak. "Garapen
jasangarri"ren kasuan, ordea, zein ote da nahasmena sor dezakeen bigarren
esanahia?
Bada, horixe.
Xabier
----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, January 19, 2007 10:29 AM
Subject: [itzul] RE: Crecimiento económico duradero y sostenible
Aitzitik, nik uste dut "sostenible"ren esanahia ikasia dela, ez datorrela
"sostener+-ble"tik. Izan ere, zerbaiti eusteko nahikoa indar izanez gero,
"sostenible" izango da baina ez adiera berri honetan esan nahi dena. Alegia,
adiera berri hau ikasi egin dugula eta ikasi arte zerbait ulertzekotan
bestea ulertzen genuela.
Berdintsu ikusten dut euskaraz. Eta "iraunkor" hitzaren bigarren esanahi
hori ikasirik ederto ibil gaitezke... gabiltza. Nolanahi ere, beste edozein
hitzek arazo bera du, Gotzonek esan bezala, "jasangarri" gogaikarria ez dena
da bigarren adiera ikasi bitartean, "eramangarri" lekuz alda daitekeena edo
gogaikarria ez dena, eta horrela beste edozein hitz. Egiunez edo konbentzioz
ikasi eta kito, ez dago besterik, . Beraz, "iraunkor" bota badute
("iraunkortasun"ekin ere joka daitekeela agerian utzi zuen Juanek aurreko
batean) ni konforme, ez baita ez hobea ez txarragoa.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Xabier Aristegieta
Enviado el: viernes, 19 de enero de 2007 10:11
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]Crecimiento económico duradero y sostenible
Bada, niri behintzat, eta "eramangarri" edo "jasangarri"rekin alderatuta,
alde handiz alternatiba okerrena iruditzen zait "iraunkor" jartzea.
"Iraunkor" hitza guztiz arrunta eta, orain arte behintzat, esanahi
bakarrekotzat izan dugu --esango nuke-- euskaldun guztiok:
iraunkor=permanente, duradero, continuado.
Baldin eta "sostenible", "sustainable" eta abarrekin esan nahi izango
balitz, besterik gabe, denboran zehar iraungo duen prozesu edo fenomeno bat,
beste ezeren axolarik gabe, egokia irudituko litzaidake "iraunkor" jartzea.
Ez naiz inolako aditua gai honetan, eta eskertuko dut hitzaren esanahiari
buruz inork egin nahi didan edozein ohar edo zuzenketa, jakina. Baina
iruditzen zait begi bistan dagoela iraupen hutsa baino zerbait gehiagoz
arduratzen dela kontzeptua. Nik ulertzen dudan moduan, "sostenible" den
zerbait hori iraunkorra da, bai, baina iraunkorra izateko baldintzak
betetzen dituelako; alegia, ez diolako naturari, edo gizarteari, edo
animaliei, edo beste edozeri halako moduan eragiten, halako moduan
kaltetzen, non sistemaren funtzionamendua bera azkenean eragotzi egingo
duen. Alegia, sistema osoarekiko nolabaiteko oreka batean dagoen zerbaiti
buruz esandakotzat ulertzen dut nik "sostenible" hori.
Hori horrela baldin bada, "iraunkor" hitza:
a.-Batetik, motz gelditzen da, fenomenoaren alderdietako bati soilik
erreparatzen diolako (irautea, besterik gabe; zer baldintzetan irauten duen,
ordea, ez).
b.-Bestetik, eta aurrekoaren ondorioz, iradoki dezake adierazi nahi denaren
ia-ia aurkakoa den ikusmolde bat ere: adibidez, gaztelaniaz norbaitek
"desarrollo sostenible" aldarrikatzen badu, badakigu zer kezka dituen;
euskaraz, ordea, "garapen iraunkorra" aldarrikatzen badu, desarrollismo
gordinenaren aldera lerraturiko eredu baten alde dagoela ulertzeko bidea
behintzat ematen du.
Gogora bedi, baita ere, gaztelaniaz bereizketa argi bat dagoela bi hitz
hauen artean: sostenible eta sostenido. Nire iritziz, "iraunkor" "sostenido"
da, ez "sostenible".
Xabier
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, January 19, 2007 9:23 AM
Subject: Re: [itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible
> > Gaztelaniaz halaxe duk, bai, Aitor. Baina kontua duk
ez-dakit-zenbat-ehun
> > milioiren artean halako desadostasunak eramangarriago direla, batez ere
> > ozeanoa tartean dela
>
> Ez ditzagun urruneko intxaurrak ederretsi, bide batez etxekoak
> apaletsiz... Google-n begirada axkar batez, «sustainable» zentzutik
> atera gabe:
>
> desarrollo sostenible: 1.250.000
> desarrollo sustentable: 1.260.000
> desarrollo durable: 26.000
> desarrollo perdurable: 960
> desarrollo continuable: 82
>
> crecimiento sostenible: 220.000
> crecimiento sustentable: 58.100
> crecimiento durable: 586
> crecimiento perdurable: 220
> crecimiento continuable: 0
>
> Oharrak:
>
> - «sustentable» gehien erabiltzen da. Egia da batez ere Hego Amerikako
> webguneak direla, baina nazioarteko mordoxka bat ere bai, eta Espainiako
> ugari. Es.wikipedia-ren definizioa ere honelaxe hasten da: «El
> desarrollo sostenible o sustentable...».
>
> - «durable» nazioarteko erakundeen webguneetan ageri da batik bat, ez
> bakarrik frantsesaren («développement durable») eraginpean bizi direnen
> artean.
>
> - Gazteleraz ere badute ezbairik, «sostenible, sustentable» /
> «perdurable,continuable» hitzen artean. Adibidez:
> http://www.arikah.com/enciclopedia-espanola/Desarrollo_sostenible
>
> - Arazo bakoitzari bilatu beharko diogu irtenbidea, errazena baita
> irtenbide bakoitzari arazoak aurkitzea. Labur eta oro har esanda, ez dut
> uste «iraunkor» arazo iturri emankorragoa denik «eramangarri» edo, zer
> esanik ez, «jasangarri» diren baino. Goiburuko adibidean, «ekonomiaren
> hazkunde jarraigarri eta iraunkorra» ematea ere badago. Diot.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago