[itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urt 19, 09:23:00, CET 2007


> Gaztelaniaz halaxe duk, bai, Aitor. Baina kontua duk ez-dakit-zenbat-ehun
> milioiren artean halako desadostasunak eramangarriago direla, batez ere
> ozeanoa tartean dela

Ez ditzagun urruneko intxaurrak ederretsi, bide batez etxekoak 
apaletsiz... Google-n begirada axkar batez, «sustainable» zentzutik 
atera gabe:

desarrollo sostenible: 1.250.000
desarrollo sustentable: 1.260.000
desarrollo durable: 26.000
desarrollo perdurable: 960
desarrollo continuable: 82

crecimiento sostenible: 220.000
crecimiento sustentable: 58.100
crecimiento durable: 586
crecimiento perdurable: 220
crecimiento continuable: 0

Oharrak:

- «sustentable» gehien erabiltzen da. Egia da batez ere Hego Amerikako 
webguneak direla, baina nazioarteko mordoxka bat ere bai, eta Espainiako 
ugari. Es.wikipedia-ren definizioa ere honelaxe hasten da: «El 
desarrollo sostenible o sustentable...».

- «durable» nazioarteko erakundeen webguneetan ageri da batik bat, ez 
bakarrik frantsesaren («développement durable») eraginpean bizi direnen 
artean.

- Gazteleraz ere badute ezbairik, «sostenible, sustentable» / 
«perdurable,continuable» hitzen artean. Adibidez:
http://www.arikah.com/enciclopedia-espanola/Desarrollo_sostenible

- Arazo bakoitzari bilatu beharko diogu irtenbidea, errazena baita 
irtenbide bakoitzari arazoak aurkitzea. Labur eta oro har esanda, ez dut 
uste «iraunkor» arazo iturri emankorragoa denik «eramangarri» edo, zer 
esanik ez, «jasangarri» diren baino. Goiburuko adibidean, «ekonomiaren 
hazkunde jarraigarri eta iraunkorra» ematea ere badago. Diot.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago